Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedia ari da garatzen

Sustatu
2004-09-30 11:09

Ingelezezkoa 2001eko urtarrilaren 15ean sortu zen eta euskarazkoaren berri duela urtebete izan genuen Sustatun. Harrezkero garapen handia izan du euskarazko Wikipediak. Baina, oraindik ere, euskal internauten laguntza behar du eduki ugariz jositako entziklopedia izateko.

Munduko entziklopediarik handiena

Wikipedia da munduko entziklopediarik handiena eta bizkorren hazten ari dena. Egunero 2.500 artikulu gehitzen zaizkio, ehun bat hizkuntzatan.

Dohainik da Wikipedia eta edonork gehi diezaioke nahi duen gaiari buruzko sarrera. Ez da HTML edo beste hizkuntzarik jakin behar. Argitaratzea eta ikustea guztiz librea da. Arduradunik ez du eta jendeak argitaratu ahala hedatzen da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu