Teknologia albisteak
1

Hotmailek e-posta kontuen edukiera handitu du

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2004-09-28 : 13:09

Hotmail doaneko e-posta kontuen edukiera handitzen hasi da. Agindutako 250 megabyteak eskuratu dituzte erabiltzaile batzuek.

Oraindik ez du Microsoftek ezer baieztatu, baina Slashdot-en irakurri dugu Microsoftek doaneko hotmail kontuen edukiera handitu duela kontu batzuetan 250 megaraino.

Batzuk diote antzinatasunaren arabera ari direla edukiera handitzen, baina kasu batzutan ez da hala gertatu. Niri, behintzat, oraindik ez zait handitu. Itxaron egin beharko dugu.

Baina, Hotmailek edukiera handitu arren, oraindik ere konpondu beharreko arazo asko ditu; spam gehiegi iristen da sarrerako ontzira.

Googlen aurkako borroka

GMail-en berri eman zutenean, Yahoo! izan zen bere doako kontuak handitzen lehena, 100 mb. Hotmail-ek 250 mb agindu zituen eta badirudi promesa hori betetzen ari dela.

Baina, oraindik erabiltzaile gehienok 2 mega besterik ez ditugu hotmailen e-posta kontuan.

Erantzunak

Mikel Larreategi
2004-09-28 : 13:46

eta bide batez Outlook, Outlook Express edo beste programa batzuetatik mezuak irakurtzeagatik kobratzen hasiko da Error500-en irakur daitekeenez, spam-a ekiditeko omen da.


Erantzun

Sartu