Denborak ez du barkamenik ematen. Nahikoa badu mundu oso bat kontrolpean izateko lanarekin. Baina denborak, bere onean, iragana uzten digu eta guk, gizakiok, gaurko egunera nola iritsi garen jakin ahal izateko erabiltzen ditugu iraganak utzi dizkigun markak.
Ikastaro honen helbururik behinena euskara sakontzen laguntzea da. Sakontze horretan, batetik, testuaren zuzentasuna bermatzen duten gaiak aztertzea; bestetik, testuaren argitasuna zertan oinarritzen den jabetzea; bestalde, lexiko berria sortzeko baliabideak erdiestea; baita testu osoak idazteko teknikak eskuratzea ere; eta, azkenik, testu idatzi bat ahots gora nola irakurri ikastea.
International Basque Organization For Human Rights (IBO) talde euskal-amerikarrak Internet bidezko kanpaina bat hasi du, Georgetown unibertsitateko fitxaketa berriaren aurka; Aznarren aurka. Kanpainarako mezu bat prestatu dute Georgetown unibertsitateko presidenteari bidaltzeko. Atzo ABC egunkarian kaleratu zuten albistea.
Ipar eta Hego Amerikako film bana ikusi ditugu ostegunean sail ofizialean, Zinemaldia amaierara hurbilduz doala: John Sayles estatubatuarraren "Silver City" (orain arte erakutsi diren guztietan biribilena) eta Victor Gaviria kolonbiarraren "Sumas y restas".
Hator.com ataria zena berregin egin da, Vocento taldearen Bizkai-Gipuzkoako egunkarien edizio digitalen kanal gisa.
Lehiaketa 3. Zientziaren Asteko ekintza bat da eta lanbide-heziketako eta batxilergoko ikasleek parte har dezakete. Lauko taldeetan banatuta, parte-hartzaileek nanoteknologian ikertzen ari diren zientzialariak direla imajinatu behar dute eta horren inguruko hormairudi bat egin. Irabazleek PDA bat jasoko dute. Lanak aurkezteko epea urriaren 25ean amaituko da.
Paul Bilbao Sarriak Behatokiaren hasieratik dihardu lanean. Orain arteko bi zuzendarien alboan aritu da kudeatzaile postuan. Azaroaren 3an eta 4an Behatokiak Donostian egingo duen I. Sinposioa aurkeztu du. Nazioarteko izaera izango duen sinposio horretan hizkuntz eskubideek hezkuntzan duten papera aztertuko da.
Irailaren 9an Zarautzen Euskal Jai eguna ospatu zen. Ohikoa den bezala, goizean goiz txistulari, trikitilari nahiz ttuntturroak izan genituen kaleak alaitzen.
Larrabetzuko gazteak zoriondu gura nituzke. Lan eta lan ari dira aspaldian. Batzuk institutora hasiak daude, besteak unibertsitatean hasiko dira aurki, lanean dabiltza asko... baina gaztetxearen alde jo eta fuego ari dira. Gau eta egun. (Lo ere gaztetxean egiten dute) Argazkikoak euretako batzuk dira... muxuak eta zorionak!!
Gu ere oporretan izan gara. Alpeetan Tourra ikusi dugu eta gero Portugal zeharkatu dugu bizikletan. Argazkian, Comportako hondartza goizean.
Manex, Peru, Lili eta Marije Landetako kanpin bateko igerilekuan. Oporretako argazki txoro eta arruntena ere ondo geratzen da sekzio honetan. Anima zaitezte sustatuzaleok!
Asturiasko herri txiki batean, Rozaes-en, Bimenes Conceyuan , arratsalde polit batean zeru gorri-gorri hau aurkitu genuen.
Javi Roman pegatina biltzaileari egindako elkarrizketa dakar azkenengo Goienkaria-k.
Egun hauetan Elorrio jaietan dago. Urtero bezala, aurten ere Ferixa Nagusiko Jaiak ospatzen ari dira, iraileko lehen asteburuan hasita. Oroitarri hau Casajara etxearen ondoan dago, plazari begira.
Filma grabatzen ari dira Bergaran. Argazkian San Martin plazan. Telmo Esnal eta Asier Altuna dira filmaren zuzendariak. Irailaren 8 eta 9rako estrak behar dituzte, eta parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Tel.: 943 29 25 41.
Bizitzan beste inongo helbururik ez euskarririk ez duen 20 bat urteko mutil gazte batek urtebeteko nini batekin daukan atxikimendu berezia da Maria Victoria Menis zuzendari argentinarrak Zinemaldian aurkeztu digun "El cielito" filmaren gaia.
Hego Koreatik film bikainak iritsi dira azken urteetan. Song Il-Gon zuzendariak Donostiara ekarri duen hau ez da beharbada maila horretara iristen, baina harrigarria bada behintzat.
Gai politiko eta sarritan gordinak erakusteko joerari jarraituz, Pete Travisek zuzendutako "Omagh" filma iritsi zaigu Zinemaldiko sail ofizialera, izen bereko hirian egin zen atentatu odoltsuaren ingurukoa.
Autorik gabeko egun honetan, proposamen iraultzaile bat. Har dezagun denok autoa, ez utzi etxean!
Eustatek atera berri dituen datuen arabera, ia 100.000 lagunek euskara erabiltzen dute Interneten nabigatzeko. Bestalde, Interneten erabiltzaile-kopuruak ere gorakada izan du Euskal Autonomi Erkidegoan.