Giza sexualitatea eta sexu-hezkuntza ikastaroa
UEUko Sexologia sailak antolatu duen ikastaro honen asmoa hiru zatitan laburbildu daiteke: Giza izate sexualaren hainbat eredu eta ikuspegi eman; Sexu-hezkuntza: oinarri teoriko eta praktikoak eta Norberaren garapen pertsonala.
Helburuak dira:
- ezagutza sexologikoan sakondu.
- giza izate sexualaren aurrean suertatzen diren jarreren inguruan hausnarketa egin.
- mendebaldeko kulturak historian zehar eta egun ezartzen dituen balio eta eredu sexualak aztertu.
- sexologia ebolutiboa: giza izate sexualaren garapena aztertu.
- sexu-hezkuntzan behar diren baliabideak eskaini eta garatu, partaideen eginkizun profesionalean lagungarri izateko
Helburuok modu aktibo eta parte-hartzailearen bitartez bideratuko dira.
Sexualitatea eta bereziki sexologiaren inguruan sakontzeko interesa adierazten duen profesional eta ikasle orori dago zuzenduta ikastaroa.
Iraupena:
2004ko urriaren 15etik 2005eko ekainaren 25era. Guztira 176 orduko ikastaroa da.
Egutegia:
hilero bi ostiral arratsalde eta bi larunbat goizez. Ostiraletan 16:00-20:00 eta larunbatetan 10:00-14:00 ordutegian.
Lekua:
UEUren egoitza nagusian, Markeskoa Jauretxean.
Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar.
Izen ematea: irailaren bukaera arte. UEUren webgunean..
Argibideak:
- Udako Euskal Unibertsitatea.
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org 943 82 14 26
Erantzunak kargatzen...