Googleko zerbitzu berria: tren ordutegiak
2004-09-30 10:09
Alemaniako eta Suitzako trenbide zerbitzuekin akordioa sinatu du Googlek. Horri esker, bilatzailearen erantzunetan Europa kontinenteko trenbide ordutegien loturak eskaintzen dira. Bi hiriren izenak sartu eta bilaketa egitea nahikoa da.
Die Bahn (Alemania) eta Schweizerische Bundesbahnen (Suitza) trenbide zerbitzuak dira Googlekin akordioa egin dutenak.
Adibideak
- Google Alemanian: Köln-Bonn sartuta bilatu ditzakegu ibilbide hori egiten duten trenen ordutegiak.
- Google Frantzian: Paris-Hendaye, adibidez.
- Google Italian: Roma-Milano egiteko trenen ordutegia.
- Google Suitzan: Zurich-Bern ordutegia, adibidez.
- Google Belgikan: Bruxelles-Liege.
Google Espainian eta Google Portugalen ez dago oraindik zerbitzua martxan. Baina, Googleren beste bertsioak erabili daitezke. Esaterako, Google Alemanian Madrid-Bilbao edota Lisboa-Porto trenbide ordutegiak eskuratu daitezke.
Egin ezazu aproba:
Bilatu adibidez Donostiatik Gasteizerako trenaren ordutegia:
- Renferen bidetik (Google, Renfe eta han bilatuz)
- Google Alemaniaren bidetik
Diferentzia ederra!
Erantzunak kargatzen...