Teknologia albisteak

FreeBSD Jardunaldia Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
J. Vicente Carrasco -Bixen- - FreeBSD Proiektua
2004-09-24 : 13:09

Irailaren 25ean lehenbiziko Estatu mailako FreeBSDko itzultzaile, garatzaile eta erabiltzaile topaketa egingo da Saregunen, Gasteizko Alde Zaharrean.

FreeBSD UNIX-motatako sistema eragile libre bat da. 1992 urtetik FreeBSD Proiektuak sistema eragile oso bat garatzeko, txukuntzeko eta banatzeko ardura hartu du, eta bolondresko lanaren bidez egiten du, bai enpresa, bai erakunde publiko zein pribatuen baliabideak jasotzen.

Normalean FreeBSD komunitatean dabilen jendea "Lan Party" delako baten biltzen da edota HispaLinux bezalako software librearen bilkuren aitzakia profitatuz, baina inoiz ez da saiatu FreeBSD komunitateari espreski zuzendutako deialdi bat egiten.

Saregune, besteak beste, Interneterako dohako sarbidea eta formakuntza ikastaroak eskaintzen dituen zentroa da, batez ere software librea erabiliz. Interneten erabilpen publikorako, zein dohako ikastaroetan FreeBSD erabiltzen da, zehazki.

FreeBSD-ko Gaztelaniazko Dokumentazioaren Proiektuaren lanak finkatzeko ideia sortu zen, baina Jardunaldia FreeBSDren inguruko jakinmina duenari zabaldu nahi genioke.

Hitzaldiak, aurkezpenak eta mahai-inguru bat larunbatean zehar. Hona hemen informazio zehatza: ekintzak eta nola heldu.

http://freebsd.saregune.net

Zergatik programa gaztelania hutsez?. Litekeena da zu etortzen bazara hurrengo urterako euskara egitarauan egotea. ;-)

Erantzun

Sartu