Teknologia albisteak
1

Google Print: bilaketen emaitzetan liburuak lehen postuan

Erabiltzailearen aurpegia
Amaia Leibar - Goiena
2004-10-14 : 10:10

Googlek funtzionalitate berria aurkeztu berri du. Google Print deitura daukan zerbitzu berriak liburuen barruan bilaketa egiteko aukera ematen du. Bilaketan liburua azaltzeaz gain, salgai dagoen online dendekin estekatuko du, Amazon barne. Googleko arduradunek aditzera eman dute Amazonekin elkarlanean arituko direla. Oraingoz, ingeleseko liburuak soilik jasotzen dituzte.

Frankfurteko Liburu Ferian aurkeztu du Googlek Google Print. Liburuen edukian bilaketak egiteaz gain, Interneten non saltzen den azalduko du; prezioak konparatzeko aukera emanez.

Adibidea

Google.dirson.com-en azaltzen da adibide bat Google Print-en funtzionamendua azaltzen duena. Google.com-en "mastering digital photography" bilatu eta emaitza orrialdean azaltzen da lehen postuan liburua. Esteka klikatuz liburua ikus daiteke bertan; baita beste zenbait informazio ere. Bilaketa, oraingoz behintzat, ingelesezko google.com-en bertsioan egin behar da.

Liburu jakin batera kopuru mugatuan heldu daiteke erabiltzailea. Horrela, kopuru hori gaindituta horrelako mezu bat agertuko zaio.

Ezaugarriak

  • Liburuak sustatzea, doan. Baina, liburuaren bidalketak sortutako gastuak bidaltzaileak ordaindu behar ditu.
  • Google Print darabilten beste bezeroek publikazioen berri izango dute.
  • Liburua saltzeko aukerak gehitu, bai modu tradizionalean eta bai online.
  • Googlek liburuaren segurtasuna bermatzen du: liburua deskargatzea, kopiatzea eta inprimatzea ekidinez (copyright).
  • Liburu bakoitzaren orrialdean dauden Adwords-ekin (publizitatearekin) lortutako diru kopurua Google eta liburua bidali duenaren artean banatuko da.

Arauetan azaltzen denez, oraingoz ingelesezko tituluak bakarrik bidali daitezke. Etorkizunean beste hizkuntzetara zabaldu nahi dute. Arau guztiak eta informazio baliagarria hemen

Liburuak nola bidali

Googlen bilaketan liburuak barneratzeko interesa dutenek jarraitu beharreko argibideak ematen dituzte Liburua bidali eta beraiek eskaneatu egiten dute; gero, beren emaitzetan barneratzen dute doan. Liburua eskaneatu eta gero indexatu egiten dute.

Horrela, Googlen bilaketa egiten denean, liburu barruko edukian ere egiten da bilaketa eta emaitzetan lehen lekuan azaldu. Autore eta argitaletxeek hor izan dezakete aukera.

Argitaratuak

Sustatun gaiarekin lotuta argitaratutakoak:

Erantzunak

luistxo eibarorg
2004-10-14 : 13:37

Beste liburu hau ere han da, Shakespearerena, bestea baino adibide mamitsuagoa seguruaski.


Proba batzuetan ikusten denez aldizkariak ere eskaneatu dituzte, baina ez dirudi hau oraingoz "kalera" doanik... Hala ere, ikusi Basque bilaketarekin zer ageri den.


Erantzun

Sartu