Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoako I+G+B plana sarean

Sustatu
2004-10-13 10:10

Foru Aldundiko sail bakoitzak zehaztu ditu Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzaren arloan dituen helburuak, eta 2004ko I+G+B planean laburbildu dituzte. Webgune horretan ezagutu daiteke plana, sail bakoitzeko helburu eta egitasmoak kontsultatuz.

Proiektu batzuk martxan daude dagoeneko eta horiek ere kontsultatu daitezke. Webgunea dinamikoa izango da eta bertan oraingo proiektuen emaitzak nahiz proiektu eta plan berriak jasoko dira.

"Gipuzkoar guztien konpromisoa"

Diputazioaren asmoa da Gipuzkoa berritzailea lortzeko lan egitea eta horretarako gipuzkoarren konpromisoa eskatzen dute. Foru Aldundiak guztiekin partekatu nahi du bere ahalegina.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu