Larrabetzuko "Literatura eskola" eta "Linterna gorria"
Bagatoz berriro, urtea urrian hastera, bigarren parteak ez direla lehenak bezain onak diotenak isilaraztera. Ikasten jarraitu gura dugu, irakurtzen ikasten segi. Salmenten katepetik ihes egin zuten liburuak aterpetuz gaubelak antolatu eta poesia uluka kantatzeko premian gaude, baina apal, xume, txiki, gu baino lehenagotik ari direnen begirunez, ezeren erreferentzia garela ukatuz, nobela ez ei da-eta, hasiberrientzako sari.
Aurtengoan ere Euskal Herriko literatura munduko literaturan kokatzeko ahalegina egingo dugu eta batek daki burmuinaren zein emisferiotan herdoilduta ditugun mugak apurtzen saiatuko gara, etxekoak eta kanpokoak, barrukoak zein azalekoak. 36 lagunek eman dugu izena eta horrenbestez urte osorako matrikulazioa itxi egin behar izan dugu, Eskolak, fisikoki, ez baitu jende gehiago hartzerik. Dena den eta aurrez abisua emanez gero, eskolaren batean parte hartzeko interesa duenak aukera izango du. Horrez gain, eskolan landuko ditugun gaien edukiak sarean jarriko ditugu ikusgai erreferentzia, aipamen eta bibliografiekin batera www.bbk-literatura.org helbidean.
Gaia Hizlaria Eguna Lekua
- Arantzazuko poetak: Salbatore Mitxelena eta Bitoriano Gandiaga.
- Arantzazuko artea: Xabier Mendiguren Elizegi eta Joxe Azurmendi
- Ismael Manterola. Urriak 16. Arantzazu: Egun osorako
- Ahozko literatura. Xabier Kaltzakorta Azaroak 13 Goikoelexaldeko unibertsitatea
- Ameriketako idazleen eragina euskal literaturan: Ana Arregi. Abenduak 11. Goikoelexaldeko unibertsitatea
- Juan Gelman / Paco Urondo: Jose Luis Otamendi / Iñigo Aranbarri. Urtarrilak 15 Goikoelexaldeko unibertsitatea
- Genero beltzeko literatura: Xabier Olarra. Otsailak 12 Goikoelexaldeko unibertsitatean.
- Literatura eta zinea: Harkaitz Cano. Martxoak 5 Goikoelexaldeko unibertsitatea
- Iparraldeko literatura:Luzien Etxezarreta. Apirilak 16. Sara. Egun osorako - Bernardo Atxaga, Bilbon: Iñigo Aranbarri. Maiatzak 11 Goikoelexaldeko unibertsitatea.
- Jon Mirande:Koldo Izagirre. Ekainak 11 Goikoelexaldeko unibertsitatea. Azken eguna izaki, bazkaria eta osteko guztiek.
-LINTERNA GORRIA: Eskolatik sortutako literatura aldizkari urriaren 17an hasiko da berriz ere argia ematen. Oraindik ere sasoiz gaude inork bere testurik bidali eta argitaratzeko. Zain gauzkazue.
Informazio gehiago nahi izanez gero bidali mezua urrats@kaixo.com ( gotzon barandiaran) helbidera.
bihotz bakartien kluba
Erantzunak kargatzen...