Teknologia albisteak
1

Santurtziko Udal Euskaltegiak erabat berritu du webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Jose Miguel Arnaiz - Santurtziko Udal Euskaltegia
2004-10-15 : 11:10

1998tik hona ibilibide luzea egin du santurtzieus.com webguneak.

Gaurtik aurrera eta software librean oinarrituta, webgune berria martxan da!

Santurtziko Udal Euskaltegiak 1998ko otsailean jarri zuen lehen aldiz sarean santurtzieus.com webgunea. Harrez geroztik bide luzea egin du, eta erreferentziazko webgunea bihurtu da euskararen ikaskuntzan edo irakaskuntzan interesa dutenentzat.

Horren adierazgarri da 2003-2004 ikasturtean 165.000 bisita jaso izana; hilero bataz beste 13.750 (aurreko ikasturtean baino %30 gehiago). Horregatik-edo, euskarazko webgune bisitatuenen ranking-ean seigarren postuan dago (Ikus sustatu.com-eko berria).

Etengabe hobetu nahian, oraingo honetan erabat berritu du webgunea. On-line ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko Moodle (moodle.org) ingurunea erabilita, orain arteko zerbitzuak hobetzeaz gain, berriak eskainiko ditu software librearen gainean lan eginez. Bertan izango dira ikasle zein irakasleentzako baliabideak era malgu eta errazean.

Santurtziko Udal Euskaltegiak, pauso berri honekin, euskarak Interneten duen presentzia areagotzeaz gain gaurkotzea ere lortu nahi du, Europako gainontzeko hizkuntzetan garatzen ari diren esperientziak gurera ekarrita. Bestalde, beste tresna bat ipini nahi du euskara-ikasleen eskura prozesu horri trabarik gabe era pertsonalizatuan ekiteko.

Erantzunak

Luistxo
2004-10-15 : 12:43

Moodle darabilzue, eta lokalizatzen diharduzue euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan (katalana): zorte on ekimen horrekin!


UEUk ere badarabil software hau Unibertsitatea.net proiekturako.


Zorionak!


Erantzun

Sartu