Musikari berrien gida Gaztesarean
2004-10-15 10:10
Musika talde berrien gida plazaratuko du laster Gaztesareak. Maiatzetik musikari buruzko eztabaidan aritu dira eta merkatuko legeetatik kanpo, musika taldeak eta kontzertuak sustatzeko beharra sumatu dute.
Diskoetxeekin kontraturik ez duten taldeak
Musika herritarra bultzatuko duen egitasmoa da Gaztesareak abiatu nahi duena. Horretarako, inongo diskoetxerekin kontraturik ez duten musika taldeak elkartu nahi dituzte musika gidan.
Gidan agertzeko fitxa bat bete behar da.
Aretoen eta taldeen arteko harremana errazteko
Taldearen argazkia, aurkezpen testua eta kontakturako telefonoa eta e-posta helbidea agertuko dira gidan. Hala, gaztetxe eta kontzertu aretoek taldeokin harremanetan jartzeko errazago izango dute.
Erantzunak kargatzen...