Teknologia albisteak

Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sariak 2005

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-10-08 : 12:10

Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietarako deialdia zabalik da. Lanak onartzeko epea 2004ko Urriaren 15ean itxiko da. Ipuin eta antzerki lanak sarituko dira; euskarazko eta gaztelerazko sailetan.

Oinarriak:

1.- Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta beste inolako edo inongo literatur lehiaketatan saririk irabazi gabeak ahal izango dira aurkeztu Lehiaketara; eta baldintza hauek guztiek indarrean iraungo dute epaia ematen den unera arte. Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sari hauetara ezin izango dira aurkeztu inoiz Lehiaketan Epaimahaikide izandakoak, ez gaur egungo Epaimahaikideak, ez eta aurreko edizioren batean sail horretan irabazle izandako idazleak ere.

2.- Obrak DIN-A4 formatuko orritan aurkeztuko dira, makinaz mekanografiatuak (edota ordenagailuz), tarte bikoitzarekin eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren bost kopia bidali beharko dira, helbide honetara:

  • "2005eko Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sariak",
    GUDAT, Illarra Bidea, 4.,
    20018 Donostia.
  • Hona hemen argibidetarako ez bestetarako telefonoaren zenbakia: 943 00 08 50.
  • E-posta: certamenes@begira.com.

Lanak onartzeko epea 2004ko Urriaren 15ean itxiko da.

  1. - Obraren izenburua izango da ezaupide bakarra. Ez da, beraz, egilea nor den antzemateko biderik eman dezakeen xehetasunik erakutsiko. Eta aparteko gutunazal itxi batean sartuko da ohar bat, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, faxa eta e-posta (halakorik badu) adieraziko dituena; gutunazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein sailetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.
  2. - Kutxak epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta berorren epaia apelaezina izango da. Literatur Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortuko balitz, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.
  3. - Lan irabazleen izendapena, pleguen irekitzea eta sarien banaketa ?hala balegokio ? 2005eko urtarrilean egingo dira, Donostian.

Oinarri guztiak www.begira.com Document webgunean kontsultatu daitezke.

Sariak

  • Euskarazko ipuina - XXVII. edizioa: Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, DIN-A4 formatuko 6-25 orri bitarteko neurrien baitan.
    Saria: Garaikurra eta 7.000 euro.
  • Euskarazko antzerkia (Literatura dramatikoa) - XVI. Edizioa: Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
    Saria: Garaikurra eta 13.000 euro.
  • Gaztelaniazko ipuina - XLVII. Edizioa: Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, DIN-A4 formatuko 6-25 orri bitarteko neurrien baitan.
    Saria: Garaikurra eta 7.000 euro.
  • Gaztelaniazko antzerkia (Literatura dramatikoa) - XVI. Edizioa: Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
    Saria: Garaikurra eta 13.000 euro.

Erantzun

Sartu