Arestiren hamabi poema sarean
Susa literatura argitaletxearen webgunean entzun daitezke Arestiren poemak, Real Player eta Mp3 formatuetan.
Hamabi poema:
- Nire aitaren etxea
- Egia bat esateagatik
- Marea-gora bizia
- Hibai zabal
- Bilbaoko kaleak
- Gizonaren ahoa
- Cuarta vez Nerea ante el futuro
- Primera vez Nerea ante el futuro
- Euskal harria
- Beira fina
- Aurresku eta atzesku
- Azken euskaldunaren heriotzea
Lehenengo bi poemak Patxi Mujika Mendiburuk grabatu zituen Donostian 1964an. Hurrengo hamar poemak Jesus Mari Olanok grabatu zituen Hernanin 1966an.
Biografia
Gabriel Aresti (1933 1975) Bilbon jaio eta bizi izan zen. Euskal poesia eraberritu eta gaurkotu zuen. Haren liburuek, Harri eta herri (1964), Euskal harria (1968), eta Harrizko herri hau (1971) errealismo sozialaren bidetik eraman zuten euskal poesia, irudi-mundu berria sortu arte. Poesiaren alorrean ezagunagoa bada ere beste genero batzuk landu zituen: antzerkia, ipuina eta nobela. Itzulpen asko ere utzi zituen bere lanen artean.
Literaturaren mugetatik kanpo euskal kulturan zeregin handia bete zuen.
Euskal gizartearentzat antolamendu aurrerakoia, zabala, sozialista aldarrikatu zuen Gabriel Arestik.
Erantzunak kargatzen...