Teknologia albisteak

"Gipuzkoa Extranet" abian da

Erabiltzailearen aurpegia
Gizarte Politikarako Departamendua. - Gipuzkoako Foru Aldundia.
2004-10-15 : 15:10

Gipuzkoako Foru Aldundiak sistema informatiko berri bat ezarri du adinekoei gizarte baliabideetarako sarbidea arintzeko. "Gipuzkoa Extranet" etorkizunean gizarte zerbitzuetako agenteen arteko komunikabide bakarra izatea da xedea.

Komunikazioa arintzeko xedea

Komunikazioa arintzeko xedea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak "Gipuzkoa Extranet" ezarri du. Sistema informatiko horren xedea da web ingurunearen bidez arindu eta erraztea adineko pertsona ezgaituentzako gizarte baliabideak eskatzeko tramitazioa, eskabide horien kudeaketan administrazio eta erakunde bat baino gehiagok parte hartzen dutenean batez ere.

Gizarte Politikarako diputatu Esther Larra�agak agerraldian adierazi duenez , "sare telematiko hori abian jarri da ikusi delako espedienteen tramitazioak batzuetan mantsoegiak eta astunegiak izaten direla, ez zaiola erantzuten kasuen larritasunari, tramitazioan administrazio bat baino gehiagok, Aldundia eta Udalak kasu, parte hartzen dutenean batez ere". "Zenbat eta baliabide gehiago, orduan eta eskaera eta espediente gehiago, eta baita dena tramitatzeko denbora gehiago ere. Beraz, paperezko euskarria utziz burokrazia arintzea funtsezko lan ildoa da gure lurraldeko gizarte baliabideen kudeaketa hobetzeko, eta, gainera, gizarte zerbitzuen alorrean modernizazio administratiboak muturra sartu duela erakutsiko luke", adierazi du diputatuak.

Foru diputatuaren batera prentsaurrekoan izan dira Gizarte Politikarako Foru Departamentuko Gizarte Baliabideen Plangintza eta Kudeaketako zuzendari Ramon Jauregi, Zarauzko alkate Maite Etxaniz eta, azkenik, Javier Pujana, sarea garatu duen lantaldearen burua Zerbitzu Informatikoen Foru Elkartean.

Barne lanerako tresna

"Gipuzkoa Extranet" barne lanerako tresna da eta horri esker elkarren berri izango dute Foru Aldundiko profesionalek, Gipuzkoako Udaletakoek eta zaintza baliabideetakoek. Ramon Jauregik adierazi duenez, sare horren bidez ondorengo gauzak egin daitezke dagoenekoz:

  • Mendekotasuna baloratzeko eskaera egin.
  • Balorazioen tramitazioa eta harrera zertan diren kontsultatu.
  • Adineko pertsona ezgaituentzako egoitzan edo eguneko zentroan sartzeko eskaera egin.
  • Adineko pertsona ezgaituentzako egoitzetako edo eguneko zentroetako itxaron zerrendak kontsultatu eta zerrendako bakoitzaren tramitazioa zertan den ikusi. * Egoitzetako eta eguneko zentroetako egonaldiak kudeatu.
  • Gizarte eta osasun alorreko egonaldiak eskatu.

Sarea ezarri arte tramite guztiak paperezko euskarriaren bidez egiten ziren.

Etorkizunean, programa guztiak

"Etorkizunari begira, foru eta udal administrazioek elkarlanean dituzten programa guztiak sare honen bidez kudeatzea da gure erronka, hau da, Gipuzkoa Extranet izatea komunikabide bakarra gizarte gaietan", adierazi du Jauregik. Dagoenekoz prestatzen ari dira gizarte zerbitzuetako beste atal batzuk kudeatzeko aplikazioak, esate baterako, ezgaitasuna aitortzeko eskaera egitekoak eta laguntza teknikoak, laguntza ekonomikoak eta etxeko laguntza eskatzekoak.

Udaletxe guztietan

Proiektu honen lehen harria jarrita dago. Urtarrilean hasita, Gizarte Politikarako Departamentuko eta IZFEko teknikariek herrialdeko udaletxe guztietara joan dira baliabidea ezartzera eta nola erabili erakustera. Dagoenekoz, udaletxe guztiek erabiltzen dute sistema berria beren lanean, Donostiakoak izan ezik, nahiz eta hura ere laster baino hasiko den zenbait eragozpen tekniko konpondu ondoren.

"Gipuzkoa Extranet"-ek irisgarritasuneko irizpide guztiak betetzen ditu. Elebiduna da eta zerbitzari seguru batean hartu du ostatu, herritarrei buruz iristen den informazioa isilpean gordeta edukitzeko moduan.

Erantzun

Sartu