Teknologia albisteak

Sarean eguneroko arazoei irtenbideak: segurtasuna, birusak, zabor-posta

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Bazkundea - Gipuzkoako Bazkundea
2004-10-14 : 13:10

Ziurtapen digitalak Interneteko transakzioei ematen dien segurtasuna, malware-a eta webaren bidez ekipoetan bidegabe sartzearen aurkako babesa, zer den zabor-posta, nola antzeman eta zein ekimen eramaten ari diren aurrera hori erauzteko,... izango dira urriaren 27rako Miramonen antolatu den jardunaldian jorratuko diren gaiak.

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Kutxa, Panda Software, Computer Associates eta S21sec enpresekin lankidetzan, jardunaldi teknikoa antolatu dute informazioaren teknologia berrien eta, batez ere, internetaren erabilpenaren bidez sortzen diren segurtasunezko eguneroko arazoei irtenbidea emateko asmoz.

Jardunaldi teknikoa Miramonen

Jardunaldi hau urriaren 27an izango da, Donostiako Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian (Miramonen) eta sarrera doakoa izango da, aurrez helbide honetan izena emanda.

Jardunaldiaren izeburuan agertzen den eguneroko etiketa horrek agerian jartzen du aipatutako arazoen errepikapena (birusen kutsaketa, eragin kaltegarriak dituen programen instalazioa, zabor posta jasotzea), baita horren eragina jasaten duten enpresen kopuru handia ere.

Segurtasuna, birusak, zabor-postekin eguneroko arazoak: kontzientziazioa eta konponbidea

Arazo horiek eragindako kaltea murrizteko ahalegina egin nahi da, kontzientziazioa eta hedapenaren bidez.

Egunero aurre egin behar diogunaren arazoaren tamaina ezagutarazten lagunduko diguten datuak dira hauek: Espainian 17 milioi posta elektroniko kutsatuk bidaiatu dute sarean zehar azken 12 hilabetetan (Alerta Temprana, red.es zentruak emaniko datuak), eta bestalde OECDk (Organisation for Economic Cooperation and Development) mundu osoko gobernuei egin dien deia zabor-postari aurre egiteko. (Bruselan eginiko hitzaldian, 2004/02/02).

Zehatz-mehatz, jardunaldi honetan zera eztabaidatuko da: ziurtapen digitalak Interneteko transakzioei ematen dien segurtasunari buruz, malware-az eta webaren bidez ekipoetan bidegabe sartzearen aurkako babesa, zer den zabor-posta, nola antzeman eta zein ekimen eramaten ari diren aurrera hori erauzteko,...

Proiektuen erakusketak eta mahaingurua

Egunean zehar, auditorioko aretoan proiektuen erakusketak eta Jardunaldian aztertutako arazoen konponbideak bilatuko dira (birusen eta programa maltzurren erasoak, zabor-posta edo spam-a), helburutzat izanik bertaratzen direnak norbere kasuaz informatu ahal izatea.

Enpresa erakusleen artean Panda Software, Computer Associates, S21sec, Camerfirma, Codine, Ibercom, Neofis, Netsignia eta Webalianza izango dira.

Jardunaldiari mahainguru batek emango dio amaiera, bertan alorreko adituek sarearen eguneroko erabilpenean sortzen diren arriskuei buruz eztabaidatuko dute: gizarte mailako eragina, amaitzen den benetako mehatxua eta non hasi mitoa, benetako eraginak, arazo horiek erauzteko alternatiben analisia, segurtasuneko oinarrizko arauak...

Erantzun

Sartu