Datorren azaroaren 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da E-Business Global Conference-n III. edizioa. Bertan hogei bat nazioarteko aditu bilduko dira, besteak beste, Don Peppers eta Venkatraman. "Bezeroaren garaia" izenburupean dator aurtengo edizioa. Aurreko edizio bakoitzean 500 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren.
E-Business Global Conference 2004ren helburua da Internetek negozioetan dituen aplikazioei buruzko praktika eta ezagutzen trukerako bilgune izatea. Nazioarteko hogei aditu inguru bilduko dira, eta enpresetan Interneten erabileraren inguruan dauden praktika eta esperientziarik aurreratuenak aurkeztuko dituzte.
Hauek dira antolatzaileak eta sustatzailea:
E-Business Global Conference-n programa osoa eta hizlarien gaineko informazioa":http://www.ebgconference.com/euskera/ponentes.htm kontsultatu edota eskuratu daiteke webgunean.
E-Business Global Conference 2004an parte hartu nahi duenak www.ebgconference.com webgunean eman dezake izena; baita 94 423 31 47 telefono zenbakira hots eginez.
Informazio gehiago www.ebgconference.com webgunean.
Erantzun
Sartu