Sustatu logoa Teknologia albisteak

W3C mintegia Bilbon

Sustatu
2004-10-15 10:10

"Tutorial Basic Semantic Web technologies" mintegia Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko bideokonferentzia gelan emango du Hermanek, azaroaren 5ean, 9:00etatik 12:30era. Izen-ematea doakoa da, baina derrigorrezkoa. Partehartzaile kopurua mugatua da eta mintegia ingelesez egingo da.

Web semantikoaren bira

Bilboko mintegia Espainiako W3C Bulegoa egiten ari den biraren geldialdietako bat da. Hasieran, Bilbo ez zegoen biraren barruan, baina Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak erakutsitako interesa medio, Bilbon ere egingo dute mintegia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu