OCS Zibergizartearen Behatokiak Nolako Ezagueraren Gizarterantz goaz? izena duen Online Kongresua antolatu du. Parte hartzea Internet bidez eta doan da.
OCS -ren Cap a quina societat del coneixement? kongresua lan taldeka antolatuta dago eta parte hartzeko bide normalena lan talde baten apuntatzea da. Komunikazioak aurkezteko azken epea urriaren 14a da.
Mota guztiko lan taldeak daude, edozein interes asetzeko. Hona adibide batzuk:
GT-9 - Cibergeografía: territorios y territorialidad
GT-43. Weblogs, ¿un nuevo genéro de comunicación?
GT-41. Creative Commons y su nuevo arte regulativo: hacia un ambientalismo digital en Internet.
GT-91 - Una Sociedad del Conocimiento Accesible para Todos.
GT-92 - Conocimiento Compartido y Web Semántica
...
Eta abar luzea. Onena bakoitzak bere gustokoa aurkitzea.
Zibergizartearen Behatokiak antolatzen duen On Line Kongresuko lan taldeen artean Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean izeneko taldea dago: GT-86 - La llengua catalana a la Societat del Coneixement .
Taldearen aurkezpenean hausnarketa interesgarriak iragartzen dira: Ezagueraren gizartea ez dela elebakarra, hizkuntza katalanak teknologia berrien aldeko apostua egin duela, erronka dela etorkizunean katalana nola egokitu eta egokituko den Teknologia Berriei, eta abar. Aztertuko dituzten proiektuak edo lanak:
Bestalde, hauxe da Hizkuntza Katalana Ezaguera Gizartean taldearen aurkezpen orrian aurkitu daiteken oharra: (gaztelerazkoa kopiatzen dut)
"La organización del congreso garantiza la traducción automática de todas las comunicaciones entre el catalán, castellano e inglés en todas las direcciones, gracias a Comprendium. Por este motivo animamos a usar la lengua catalana a quien la tenga como propia."
Katalanek garatuta dituzte itzulpen automatikorako sistemak eta, esate baterako, prentsa idatzian edo Interneten erabiltzen dituzte. Hizkuntzaren egitura dela eta, gu baino dexente errazago dute.
Jaurlaritzak Euskarak garapen teknolinguistikoan dituen erronken artean kokatzen du itzulpen automatikoa . Baina ez da izango erronka erraza, euskararekin emaitzak lortzeko asko landu eta frogatu beharreko sistemek beharko ditugu.
Erantzun
Sartu