Deustche Welle kate alemaniarrak antolatu du The BOBs - Best of the Blogs sariketa. Astelehenean eman zuten 2004ko blog onenen zerrenda. Txinako The Dog Newspaper-i eman diote epaimahaiaren saria.
Iaz baino jende gutxixeago, agian, baina hala ere jende asko izan da Durangon, hori bai, pilaketarik gabe. Salmentak ere jaitsi omen dira saltzaileen esanetan. Antolatzaileek diote antzerakoa izan dela fakturazioa. Durango beti izan da topagune. Alde hori nabarmendu dute. Produkzioko jende asko ikusi ahal izan da saltokietan sinadurak egiten.
Demagun Vocento taldeko kazetaria hurbiltzen zaiola hautagaiari eta, gaztelania garbian, galdetzen diola: ¿Cuál sería su aportación al próximo Parlamento Vasco? Eta hautagaiak erantzuten diola, euskara garbian: Bada, nire ekarria Legebiltzarrean Zer utziko luke agerian portaera honek?
Juan del Olmo epailearen eskutik auzipetze autoa jasoko dute gaur. Goizeko hamarretan sartu dira Espainiako Auzitegi Nazionalera "Egunkaria"-ren auziko auzipetuak; Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Pello Zubiria eta Xabier Alegria. Euskal gizartearen ordezkaritza zabalak lagundu diete. Ordu honetan elkarretaratzea egiten ari dira Martin Ugalde Kultur Parkean.
Zer litzateke Internet bitakorarik gabe? Euskal Herria pilota barik bezalakoa, beharbada. Ez dakit. Edo bai, badakit, Internet piztu dute bitakorek, blogek. Eta horretan ari gara orain guztiok, sutsuki. Nork zer non argitaratuko.
CodeSyntax-ek OpenGroupware.org tresna euskaratu du. Software libre eta doakoa da, eta haren euskarazko bertsio berri hau ere bai. Groupware kategoriako programa bat da hau: elkarlan tresna bat, erakunde edo enpresa batean ezartzen dena. Egutegi eta agenda partekatuak, proiektuen kontrola, bakoitza bere ataza eta asignazioekin... Era horretako aplikazio sorta bat, sarean erabiltzeko, normalean Intranet batean.
Izenburu hau duen produktu-demostrazio eta aurkezpen-hitzaldia emango dute CodeSyntax-ek eta Deustuko Deli ikertaldeak, Durangoko Azokan, datorren asteartean, hilak 7, arratsaldeko 18.30etan.
Hezkuntza arloko eta euskalgintzako hainbat eragilek "Eskolak euskaldundu" ekimena martxan jarri dugu. Kanpaina honen helburua da euskaldunduko duen eskola aldarrikatzea, herritar ororentzat, Euskal Herri osoan. Ekimenaren barruan, herri kanpaldia egiten ari gara eta gaur amaituko dugu, euskararen egunean. Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzaren aurrean egiten ari gara. Handik idazten dugu.
Eibar.org-en barruan dago gaurdanik. Blog pertsonal horretan komikien eta informatikaren inguruko artikuluak publikatzen joatea da asmoa.
AEBetako Merrian-Webster hiztegien argitaletxeak, 2004an beraien on-lineko hiztegietan gehien bilatu diren 10 hitzen zerrenda kaleratu du. Zerrenda horretan, lehenengo postuan dago "blog" hitza.
Ez noski! Edo bai? Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Amodiozko gutunen lehiaketan berritasun nagusia izan da aurtengoan 26 urtetik azpiko onenak saria izango duela. Gazteek idazteko motibazioa handitzea du helburu berritasun honek, beraien artean lehiatuta, maila parekatuagoa egongo da eta.
Nonbait-ek, euskal produktuen salmentan espezializaturiko denda gasteiztarrak, Nonbait.com sareratu du.
1904ko abenduaren 1ean jaio zen Bergaran Telesforo Monzon. Duela 100 urte. Gaur, bere jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko, bere literatur lan guztiak biltzen dituen gunea jarri dugu Armiarma.com atarian.
Bitoriano Gandiagaren heriotzatik hiru, ia lau urte igaro eta gero dator haren azken liburua, azken urteetan idatzia eta egileak berak argitaratzeko prest utzia. Obrari hitzaurrea paratu dion Joxe Azurmendiri galdezka joan gatzaizkio.
Duela egun batzuk eman genuen Sustatun udal liburutegien on-line katalogo bateratuaren berri. Joan den astean, berriz, katalogo bateratuarekin batera beste bi katalogoren OPAC-ak (Online Public Access Catalog) aurkeztu zituen Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuak hainbat liburuzain eta profesionalen aurrean: Bilgunea (Euskadiko katalogo kolektiboa) eta AUBI (Autoritatea eta gai-sarreren katalogoa).
Orain, Deia egunkariaren webguneko edukiak irakurtzeko erregistratu beharra dago. Gainera, SMS bat ordaindu behar da bi hilabetean behin, erregistratuta jarraitu nahi izanez gero.
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak ikerketa egin du on-line erosketen gainean. Azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, on-line komertzio webgune ugarik ez dituzte salmenta baldintza guztiak betetzen; hain zuzen ere, aztertutako webguneen erdiak betetzen ditu on-line komertzioaren gaineko lege guztiak.
Dagoeneko, badaude Internet bidez kontsulta daitezkeen euskarazko hiztegiak. Orain, berriz, HIZTEK "Hizkuntza Teknologiak" masterrean eskuko ordenagailu txiki batetik (PDA) hiztegiak kontsultatzeko sistema garatu dute.
Joan den astean Euskaltzaindiak Gasteizen egin zuen osoko bilkuran, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen, 11 guztira. Horien arten dago Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Erabili.com-en idatzi du gaur Txillardegik, izendapen horri uko egiten diola esanez.
Gure ama hizkuntzaz denaz bezainbatean bildu diren azken datuek honela diote: euskotarren %25a baino ez gara euskaldun, alegia, 600.000 lagun baino ez gara euskaraz mintzatzeko gai. Datu horri ez darabiltenen zifra kentzen badiogu ez dut jakin gura ere eguzkiz eguzki euskaraz berbaz gabiltzanon kopurua zein murritza den. Gauzak honela, neba-arrebarik gabeko hizkuntza zahar hau bere azken hatsa noiz emango duen kezkaturik bizi behar.