Teknologia albisteak

Google Movies: filmei buruzko informazioa bilatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-02-25 : 09:02

Igandean banatuko dituzte Hollywoodeko Oskarrak. Ekitaldi horren bezperako egunetan atera dute "Google Movies". Google bilatzaileari funtzionalitate berri bat erantsi diote filmei buruzko informazioa bilatzeko.

Googlen bilatuz gero movie: james bond , James Bonden filmen arabera antolatutako emaitzak agertuko zaizkigu. Film horiei buruzko kritiketarako loturak ere agertuko zaizkigu.

Zinetako filmen berri

Era berean, movie: New York bilatuz gero, New Yorken momentuan dauden filmei buruzko informazioa ematen du. AEBetako hirietako zineak bakarrik kontsultatu daitezke oraingoz. Imaginatu "movie: Gasteiz" sartu eta zerrenda osoa ematea...

Informazio gehiago duzue Googlen blog ofizialean eta laguntza lotura honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago