Sustatu logoa Teknologia albisteak

Madrilgo Andago enpresak garatuko du Ginux-a

Sustatu
2005-02-23 12:02

Urtarrilean deitu zuen lehiaketa publikoa Gipuzkoako Diputazioak. Sustatun eman genuen horren berri.

Enpresadigitala -n irakurri dugu euskal aurrezki kutxek kontrolaturiko eta software librean espezializatutako Talde fondoak Andagoren akzioak dituela. Besteak beste, erakunde hauentzat lan egin du Andagok: Espainiako Administrazio Publikoko Ministerioarentzat, Extremadurako Juntarentzat (LinEx) eta Madrilgo Erkidegoarentzat (MAX).

Eroskik ere GNU/Linux banaketa eta azpiegiturak kudeatzeko programa azpikontratatu dio Andagori.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu