AEBetan 142 egunkarik eskaintzen dute aukera beraien edukiak RSS bidez irakurtzeko. Frantzian, 6k, Espainian 3k, eta Euskal Herrian, batek ere ez. Baina zenbait lagun moldatu dira Berriaren albisteak RSS bidez jasotzeko.
Gaur, goizeko 9:30ean Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo gaztetxean Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa sartu dira. Sei lagunek gaztetxean pasatu dute gaua, eta haietako bost lanera joan direnean sartu dira poliziak, barruan pertsona bakar bat zegoela. Hack_lab sortu berria, informatika gela, liburutegia... amets asko itxi dituzte, kolpean.
EHUko Donostiako Informatika Fakultatean bada urtez urte nabariago zaigun kontu bat: gero eta neska gutxiago matrikulatzen dena. Bi hipotesi ditugu hori azaltzeko, baina ez gaude oso ziur arrazoiak horiek ote diren. Inork lagunduko digu joera hori ulertzen?
"Euskal komunikabideak bidegurutzean" izenburupean, hedabideen arloko hainbat profesionalek berbaldia egin zuten Elorrion asteartean. Koldo Ordozgoiti, Jose Inazio Basterretxea, Idurre Garcia eta Mikel Irizarrek egin zuten mahainguruan zera ondorioztatu zuten: euskal komunikabide guztien arteko foro bat beharrezkoa dela indarrak komunean jarri eta helburuak batzeko.
Iruñeko Anaitasunan izango da euskalduntzearen aldeko borrokan mende laurdena osatu duen eragilearen festa. Larunbatean, hilak 18, 18:00etatik aurrera egindako borroken garapena bizitzeko aukera izango da Euskararik gabe Euskal Herririk ez!!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), ...eta kitto! Euskara elkarteak eta Arrate Kultur Elkarteak antolatzen dugun Berbaldixak programaren barnean, ostiral honetan beste hitzaldi bat prestatu dugu.
PubSub-ek garatu du sistema eta esteken araberako sailkapena egiten du. Googlen PageRank-ekin parekatu daiteke; PageRank-ek webguneen rankinga egiten du eta LinkRank-ek esteken araberako weblogen "ospea" neurtzen du. Baina, ez du weblogen rankinga soilik egiten, blogetatik estekatzen diren domeinu guztiak ere hartzen ditu kontuan.
Lan poltsa osatzeko diseinatzaile bila ari gara kolore, forma eta diseinu konbinazioan gustua duena. Interneterako diseinu majoak egiteko jende saiatu eta berria nahi eta behar dugu.
Googlek lau unibertsitate ezagunetako eta liburutegi bateko liburuak digitalizatuko ditu. Hauek proiektu digitalerako aukeratu diren erakundeak: Michigan, Stanford, Harvard eta Oxford unibertsitateak eta New York-eko liburutegi publikoa.
Isiltasuna hautsi eta irratia.com 2.0 abian da. Irrati bitakora bat sortu dugu. Eta lata ematera gatoz. Internet, musika eta irratiak batu gintuen duela urte batzuk. Teknologia berriei buruz, musikaren inguruan, irratigintzaren berri emango dugu astearte arratsaldero zuzenean, eta bitakoran egongo gara 24 orduz.
Euskal Herriko Unibertsitateak informatika azpiegiturak berritzeko prozesu zabala jarri du martxan. Hasteko, unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiei 20 mb-eko postontzi elektronikoa jarri diete.
Telecontrol Unterhaltungselektronik enpresa alemana Cybersky izeneko produktua garatzen dabil. Telebista saioak (ia denbora errealean) elkartrukatzeko P2P zerbitzua da Cybersky. Urtarrilean kaleratuko da eta CeBIT ferian egingo da aurkezpen ofiziala martxoan.
Aurten iaz baino birus gehiago atzeman dituzte antibirus enpresek; zehazki, 2003an baino %51,8 gehiago. "Netsky-P" eta "Zafi-B"-renak izan dira 2004ko birus erasoen %40. Hori dio Sophos antibirus enpresaren txostenak.
OECD erakundeak Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea neurtu egin du beharginok zenbat ordu egiten dugun lan mundu osoan zehar. Eta emaitzak bitxiak dira.
Googlek eta Microsoftek daroaten produktuen politika agresiboari erantzun nahian, Yahook mahaigaineko bilatzaile propioa aurkeztuko du. Urtarrilean zehar egingo dira probak. Doakoa izango da. Ordenagailu pertsonaletako disko gogorrean bilaketak egiteko tresna da.
Gure posta elektronikoan ohikoak dira ezinezko hipoteken iragarkiak edota sexurako ahalmena handitzeko erremedio magikoak eskaintzen dituzten mezuak. Orain, ordea, horiekin batera spam espiritualak iritsiko zaizkizu, betiereko bizitza lortzeko otoitza eskatuz.
Pegasus News-ek kazetaritza goitik behera aldatu nahi du ekimen berri batekin. Hiritarrek emandako eduki hiperlokal agresiboa ahalik eta kostu txikienarekin hedatu nahi dute. Dallas izango da ekimenaren lehenengo hiria. Ahal den kostu gutxienarekin, gizarteko medioetatik jasotako ideietan eta kazetaritza parte-hartzailean oinarrituta garatuko dute egitasmoa, "Periodismo 2.0." deiturapean.
Badugu Mozilla Thunderbird-en lehenengo bertsioa eskuratzeko aukera. Windows, Mac OS X eta Linux erabiltzaileentzako deskargatu daiteke. Hamabost hizkuntzatara itzuli dute dagoeneko.
Erregea izan da Euskal Herrian. Ez Arrasaten, Gasteizen edo Donostian. Gu bisitatu gaitu, gutako batzuek gomitatuta gainera. Ez dugu baina Sustatun horren inguruko ezer irakurri. Gogoeta bat egin nahi nuke. Kooperatibismoak urrats berri bat eman du, aurrerantz omen, informazioaren lanean ari garenok baina, zer egin dugu?
Kanadan argitaratu dute ezohiko mediku-ikerketa. Horren arabera, Tintinen gaztetasunaren sekretua nahiko mingarria eta traumatikoa da; bere bizitzan jasotako kolpeak eta konorte galtzeak dira bere "gaztetasun iturria". Quebec-eko Sherbrooke Unibertsitatean egin dute ikerketa.