ELA-LABeko ordezkaritzak argi utzi nahi du estabaidatzeko prest gaudela bi aldeentzako ona den akordio batetara heltzen saiatzeko. 13 lanuzte osoak eta zenbait lan uzte partzial egin ondoren, enpresa estabaidatzeko eseri ere ez da egin, eta enpresak mantentzen du eskatzen duguna %100a suposatzen zaiola, hala jakinarazten ari zaie komunikabideei.
Bai! Azkenik, erantzun bat izan dugu, enpresak ertzaintza bidali digu, eta ez edonola, porra eskuan eta kaskoa buruan zutela (arriskutsuak omen garelako, bai... folio batzuk generamatzan eskuartean).
Hori da, gure 13. greba egunean, enpresak jarraitzen du bere jarrera mugiezin horrekin, bilera bat ere konbokatu gabe. Ez dugu inolako erantzunik jaso, eta itaunak bi dira:
1- Zer gertatzen da gure lanpostuekin?, hots, BAI ESANek zer daki Euskaletelek antolatutako lehiaketaz?
Noiz arte gauden prorrogan, hau da, noiz arte dugun lana.
2- Zer gertatzen da azken bi urteetako soldata igoerarekin, eta gure lan baldintzekin?
Jerenteak lehenengo itaunaz ezer ez dakiela mantentzen du eta gure egoera larria, hobetu ezean, gero eta ilunagoa ikusten dugu BAI ESANeko langileok.
Hori dela eta, Euskalteleko egoitzara bideratu ginen otsailaren 18an (bigarren aldiz) informazioaren bila, aurkitu, berriz, ez genuen aurkitu.
Bigarren galderari dagokionez, estatuko hitzarmen berririk ez sinatu arte, soldataren igoeraren ideia bere burutik igaro ere ez du egiten (2003tik ez dugu igoerarik jaso).
Behin baino gehiagotan esan badugu ere, zenbait puntu azpimarratu nahi ditugu. Dirudienez, zenbait komunikazio hedabidek argitaratu dute, enpresak bidalitako prentsa ohar bat dela eta, langileok %100a eskatzen diogula enpresari.
Ehuneko 12a eskatzen dugu, honen itzulpena gure soldatan, urteko jasotzen ditugun 12 soldata bakoitzean 720 eurotik 810 eurora pasatzea izango litzateke, eta esan beharra daukagu negoziatzeko prest agertu garela hasieratik.
Horrekin batera langile bakoitzak lan ordutegi bat izatea da gure eskaerarik inportanteenetako bat (orain arte langile gehienei astero aldatzen baitzaie lan ordutegia, eta nola antolatzen da bizitza bat astero ordutegia aldatuta?)
ELA-LABeko ordezkaritzak argi utzi nahi du estabaidatzeko prest gaudela bi aldeentzako ona den okordio batetara heltzen saiatzeko. 13 lanuzte osoak eta zenbait lan uzte partzial egin ondoren, enpresak estabaidatzeko eseri ere ez du egin, eta enpresak mantentzen du eskatzen duguna %100a. Hala jakinarazten ari zaie komunikabideei.
Erantzun bat itxoiten dugun bitartean, gure lantokiaren sarreran bilduta, eta inolako biolentziarik erabili gabe, enpresak Ertzaintza bidali digu, eta hauek inolako galderarik egin gabe, zuzenean greba egiten ez zuten langileen alde kokatu dira.
Ertzaintzaren jarrera ere aipatzekoa izan da. Ertzain batek langile bat 5 metro autoen aurkako zentzuan txirrinduaz mugitzeagatik, ertzaintzaren dependentzieara eramatearekin mehatxatu du dokumentazioa erakusten ez bazion.
Lantokiko kotxeen sarreran, pankarta eskuan eskubideak aldarrikatzen geundelarik autoa erabilita ia aurretik eraman gaituzte bi eskirolek, eta ertzaintzak zer egin du?, gu babestea? Ez! Gure nortasun agiria eskatu digu, dilijentziak irekitzeko.
Honelakoa omen da tokatu zaigun mundua, lan eskubide duinak aldarrikatzea delito bihurtu da.
Erantzun
Sartu