Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema aurkeztu da
2005-02-24 17:02
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztu du sistema. Euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eman nahi dute tresna honekin. Beti bezala, aurkezpena egin ondoren jakin dugu webgune horren berri: irratian entzun dugu eguerdian.
Egitura
Lehen orrian kontsulta-aukera bi daude:
- Gaika: Bost eremu nagusiren artean aukeratu ahal izango dugu (testuingurua, baliabideak, lege-garapena, esparrukako programak eta emaitzak).
- Udalerrika: Udalerri baten egoera soziolinguistikoa ezagutzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Hala ere, udalerri baten kontsulta egin nahi izanez gero (Antzuolan, adibidez) balore guztiak aukeratuta, errorea ematen du. Balore batzuk bakarrik aukeratuz gero, berriz, ondo dabil.
EASen helbidea honako hau da: www.euskadi.net/euskara_adierazleak
Erantzunak kargatzen...