Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oihutegia, txat grafiko berria

Oihutegia da euskal internauta gazteei zuzendutako topaleku birtuala, bertan harremanetan jartzeko.

Bilbo birtualean zehar

Oihutegia txat grafiko bat da, bertan erabiltzaileak abatareen bidez errepresentaturik daudelarik. Abatare hauek Bilboko leku publikoen errepresentazio birtualak dauden mundu baten zehar mugitu ahal dira.

Erabiltzaileek, gainera, konfiguratu dezakete beraien abatareentzako zein itxura nahi duten. Arropa, oinetako edota orrazkera ezberdin asko daude bakoitzaren gustuaren arabera, abatarea janzteko. Erabiltzaileek atributu hoiek lor ditzakete SMS Premium delako mikroordainketen bitartez.

Oihutegiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntza jaso du.

Animatu

Animatu Bilboko entrepresa gazte bat da, marketing eta aisialdira zuzendutako aplikazioak ekoizten dituena, jokoak eta animazioak kasu, Internet, telebista eta mugikorrentzako.

Bere azken proiektuen artean aipagarriena dugu Eremu, telefono mugikorrentzako lehen jokoa euskaraz. Sakeleko telefonorako beste joko bat ere egin du Kukuxumusuren lankidetzarekin (Telefónica Movistar-eko e-moción-en dago eskuragarri).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu