Teknologia albisteak

Txatxilipurdi elkarteak webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-02-21 : 10:02

Umeen eta gazteen aisialdian lan egiten duen Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkarteak webgunea berritu du. Elkarteak eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain, hainbat sail estreinatu dituzte.

Txatxilipurdi elkartea webgunean sartuz gero, sarrera aldatu dutela antzeman daiteke. Txatxilipurdik bere baitan dituen sailak deskribatu eta elkartearen ekoizpenak erakusteaz gain, beste hiru sekzio estreinatu dituzte:

  • 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako Kukumarru. Ipuinak, eskulanak, asmakizunak eta beste batu dituzte. Heldueendako eta umeendako oso aproposak dira edukiak.
  • 12 eta 16 urte bitartekoendako, Saltsa maltsan sortu dute. Besteak beste, literatura, musika eta beste arlo batzuetako informazio zabala batu dute eurendako.
  • Bertsoak eskatzeko zerbitzua: sortu dute. Bertsoak behar dituenak, aukera dauka gaiaren eta hartzailearen gaineko zehaztasun batzuk argitu, eta 72 ordutan bere tamainako bertsoak jasotzeko. Bertso pertsonalizatu merkeenek bost euro balio dute. Baina bertso estandarrak doan eskura daitezke.

www.txatxilipurdi.com

Erantzun

Sartu