Teknologia albisteak
1

Guk ingelesez, zuek euskaraz zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia
Janire Rodriguez - Deustuko euskal filologiako ikaslea
2005-02-23 : 09:02

Gizarte hau oso injustua da... euskal filologoek ingelesa besteen mailan ikasi beharra eta ingeles filologo batzuek euskarari buruzko ideiarik ere ez!

Deustun ikasten hasi nintzenetik, jakin banekien euskara ez zela unibertsitate honetan gehien erabiliko zen hizkuntza, eta erabili esaten dudanean, ez naiz ikasleotaz ari, baizik eta unibertsitateko ekintzei buruz. Baina hau ez da gauza bakarra, ez, gauzak txarragoak ezin izan daitezkeela uste baduzu, soilik itxaron... orain ikasgai gehienetan gaztelania erabili beharra dugu irakasleek edo ikasle batzuek ez baitakite euskaraz, eta ikasle batzuen kasuan, mesedez! errespetu falta izango zen euskara erabiltzea haiek ulertzen ez badute. Azken hau da arrazoirik nabarmengarriena.

Orain hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak ikasgaiean ingelesez bilatu beharko dugu informazioa, ingeleseko wikipediatik informazioa atera eta gure entziklopediarako artikuluak idatzi, eskerrak artikuluak euskaraz idaztea debekaturik ez dagoen... gainera orain ere klaseak ingelesez emateko aukera dagoela entzun dut, baina zer da hau? euskal filologoek batez ere ingelesa landu! Mesedez, jada ingelesa gehiegi lantzen dugu klaseetan, beharrezkoa ez den nibel batean eta orain ere ingelesez informatika! Hori bai, nik ez dut ukatuko, zin egiten dizuet wikipediarako artikuluak euskaraz idatziko ditudala, euskara beti bultzatuko dudala eta euskaraz biziko naizela. Nik ez ditut beste hizkuntzak kritikatzen, ez, nire helburua euskara defendatzea baino ez da, euskaldunok beste hizkuntzak errespetatzen baditugu, zergatik ez al da euskara ere errespetatzen? Ezin uler dezaket...

Espainian espainieraz ikasi beharra dugu eta Euskal Herrian euskaraz nork? Bizitza kartzela da eta denok preso gaude.

Gainera, artikulu honen laburpenean esan dudan bezala, euskal filologoek ingelesa ingeles filologo baten mailan ikasi behar dugu eta ingeles filologoek euskarari buruzko ideiarik ere ez daukate, hau ez da justua, baina bueno "life is life" eta euskaldunok betiko legez injustizia asko jasan beharko ditugu, ezta?

Azkenik, bakarrik esatea, euskaldunok Euskal Herria eta euskara bultzatu eta defendatuko dugula, Arestik "Nire aitaren etxea" poeman adierazi zuen bezala:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

Erantzunak

Joseba Abaitua
2005-02-25 : 14:28

> Deustun ikasten hasi nintzenetik, jakin banekien


> euskara ez zela unibertsitate honetan gehien


> erabiliko zen hizkuntza, eta erabili esaten


> dudanean, ez naiz ikasleotaz ari, baizik eta


> unibertsitateko ekintzei buruz.


Deustuko Unibertsitatea gizartearen islada da eta bere inguru gertuenean, Bilbon alegia, baino askozaz gehiago erabiltzen da euskara bertan.


Ni Arabako Mendialdekoa naiz eta nire ama hizkuntza ez direnak (euskara, inglesera, portugesera eta katalanera) ikasten saiatu naiz. Bai, nire ama hizkunta espainera da, Euskadiko biztanle gehiengoen antzera. Honekin esan nahi dut espainera Euskadiko ama hizkuntza ere badela (gutariko askorentzat). Euskal Herriarena ere badela txit bitxia gertatzen da eta ez naiz hori esatera atrebituko. Baina honek batzutan, hots Euskal Herria euskaldunena dela bakarrik, beldurra ematen dit.


> Orain hizkuntzalaritzako Teknologia Berriak


> ikasgaiean ingelesez bilatu beharko dugu


> informazioa


Informaturik egon nahi baldin baduzu, halabeharrezkoa da.


> ingeleseko wikipediatik informazioa atera eta


> gure entziklopediarako artikuluak idatzi,


> eskerrak artikuluak euskaraz idaztea debekaturik


> ez dagoen...


Debekaturik? Txantxetan zabiltz? Klasean esan nuen hain zuzen nire asmoa zela euskal Wikipedia bultzatzea!


> zergatik ez al da euskara ere errespetatzen?


Non ez da errespetatzen?


> Espainian espainieraz ikasi beharra dugu eta


> Euskal Herrian euskaraz nork?


Euskaldunak, jakina. Baina esaten dizudan bezala, Euskadiko biztanle gehiengoen ama-hizkuntza espainera da. Hori errealitatea da eta hala hartu behar da. Eta munduan inglesera da lingua franka , eta euskarari egin diezaiokegun faborerik handiena da ingelesez ere adituak izatea, nire ustez.


Bihotzez,


-Joseba


Human Languages Technologies irakaslea, Deustuko Unibertsitatean.


Erantzun

Sartu