Sustatu logoa Teknologia albisteak

Topaguneak euskal film laburrak erakutsiko ditu

Topagunea-Kultura saila
2005-02-23 16:02

Pasa den asteko ostegunean abiatu zen Irunen, Topagunea-euskara elkarteen federazioak bertako kide diren 22 elkarterekin batera antolatu duen film laburren zirkuitaren bigarren edizioa.

Bost film hauek ikusi ahal izango dira zirkuituak eskainiko dituen 24 emanaldietako bakoitzean:

  • Ostertz 15' (Iñaki Beraetxe-Iñigo Kintana)
  • Lepokoa 23' (Safy Neboou)
  • Amnesiak 6' (Angel B. Aldarondo)
  • El salto de Beamon 15' (Ane Muñoz)
  • Amuak 9' (Koldo Almandoz)

Bosten artean, ordu bat eta laurdeneko emankizuna osatzen dute eta emanaldi gehienen ostean antolatu diren solasalditxoetan, zuzendarietako batekin hitz egiteko aukera izango dute ikusleek.

Egunak

  • Otsailaren 23an, Oionen eta Ordizian.
  • Otsailaren 24an, Erandion eta Aretxabaletan.
  • Otsailaren 25ean, Irurtzunen.
  • Martxoaren 23a bitartean beste 16 herritan.

Hogeita lau emanaldi guztira hogeita bi herri eta auzoetan.

Zine laburra pantaila handian. Neurririk gabeko plazerra. Goza dezagun.

Informazio gehiago: www.topagunea.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu