EGM-ek Interneti buruz emandako datuak
Galdeketa honen emaitzak ezagutu nahi dituenak www.aimc.es webgunean aurkituko ditu. Hona hemen hainbat aipagarri.
Ordenagailu eta Interneten erabiltzailea
Galdeketan honek erabilerari buruzko datuak ematen dizkigu lehenik: Ordenagailuen erabiltzaileen portzentajea %41,6ean dago Espainian. Azken hilabetean Internet erabili dutenena %32,9.
Gehienek etxetik edo lanetik sartzen dira Internetera. Etxetik egunero edo ia egunero sartzen direnak %74,5 dira lanetik berriz, %53,3.
Erabiltzailearen ezaugarriak
Gizonezkoa eta 25-34 urte bitartekoa da. Langilea eta ikasketa unibertsitarioduna (Batxilergoa edo LH dutenen kopurua ere garrantzitsua da). Ezkongabeak %55,8a.
Blogak, webguneak eta sinadura elektronikoa
Orain puntan dagoen blogaren fenomenoa nahiko hedatua dago itxura denez. %10,6ak dio blog bat duela, nahiz eta sarri eguneratzen dutenen portzentajea %3koa izan.
Webgune pertsonala dutela diotenak %21,7 dira. Beti ere, galdeketari erantzun diotenen artean.
Sinadura elektronikoko ziurtagiri digitala berriz, % 20,1ak.
Datu hauek guztiak eta gehiago, goian aipatutako orrian aztertu ahal izango dituzu.
Erantzunak kargatzen...