3ARRANOkook beste joko bat euskaratu dugu: GLEST. Joko hau 3 dimentsiodun denbora errealeko estrategia (RTS) jokoa da, eta guztiz itzuli dugu euskarara.
Glest denbora errealeko 3D estrategia joko bat da, Galiziako jokogintza talde batek sortua. Bertan konputagailuak maneiatzen dituen beste hiru talderen aurka joka dezakezu (edo biren, edo bakarraren aurka). Zure herrixka eraiki, babesteko edo lehengaiak biltzeko unitateak sortu, eta aurkariak erasotzea da jokoaren funtsa. Horretarako, bi talderen artean aukeratu beharko duzu: teknologikoak eta magikoak. Bi taldeetariko bakoitzak alde on batzuk eta beste txar batzuk ditu, eta zuk alde onak erabiliz garaipena lortu behar duzu.
Gainera, zure unitateak diseinatu ditzakezu, nahi dituzun ezaugarriak emanez, gero jokoan erabiltzeko. Hauek dira jokoaren ezaugarrietariko batzuk:
ArtFutura sariketan LEHEN SARIA irabazi zuelako Glest-ek. Eta honekin nahikoa ez baduzu, ikusi jokoaren irudi batzuk:
Gutxienekoa:
Programaketa: Martiño Figueroa
Soinuak: José González
3D Irudiak: Marcos Caruncho
2D eta 3D Irudiak: Tucho Fernández
2D Irudiak eta Webgunea: José Zanni
Glesten webgunea honako hau da: www.glest.org
Bertan Glest Team taldearen hurrengo jokoaren (GLEST DUELFIELD) xehetasunak ere aurkituko dituzue.
Zalantzak argitzeko eta nahi duzuena galdetzeko eztabaida-gune bat ireki dugu.
Eztabaida-gune horretan jokoko ahotsak itzultzen laguntzeko informazioa ere aurkituko duzue.
Beste edozertarako, gure webgunera etorri edo mezu bat idatzi.
Hasiberria eta Argimutila unitateen ahotsak eztabaidagunean daude eskuragarri, piri esker (bera izan da itzultzailea).
Anima zaitezte zuek ere itzulketak egiten!!