Teknologia albisteak

VilaWeb-ek hamar urte bete ditu berritasunez beterik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-03-01 : 09:03

Kataluniako lehenengo atari independenteak hamar urte bete ditu. Urteurren hori zerbitzu berriekin ospatuko dute. "Més Vilaweb" izenburuarekin ordainpeko zerbitzua jarri du: posta-kontua, blog plataforma eta itzultzailea eskaintzen ditu hiru euroren truke.

Berritasunak:

Berritasunak:

  • Creative Commons lizentzia batera egin dute konbertsioa eta RSS bertsioak aurkeztu dituzte.
  • Sistema editoriala zeharo aldatu dute kode libreko programak erabiliz (Sun-en Linux ).

Martxoan gehiago

Martxoan zehar beste berritasun batzuk eskaintzeko asmoa ere badute VilaWeb -en. Multiedizioaren aldeko apustua egingo dute.

  • Bi aldizkari aterako dituzte: Bat goizez eta bestea gauez.
  • Eta bi atari iraunkor: VilaWeb eta Ara Mateix. Azken horrek eguneko 24 orduetan eskainiko du informazioa.

Erantzun

Sartu