Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia egingo da Donostian ostegunean
Bai Euskarari Ziurtagiriak lau urte bete ditu. Ziurtagiria dutenek euskararen alde hartutako konpromisoa adierazten dute gizartearen aurrean. Errotulazioan, publizitatean, komunikazioan, bezeroarekiko harremanetan, barne funtzionamenduan eta abarretan euskara erabiltzeko konpromisoa hartzen dute.
Publizitate kanpaina
Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko publizitate kanpaina egingo du Kontseiluak. Kanpainarekin bat egin duten hainbat telebista, irrati, egunkari eta aldizkaritan emango da Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko eta ezagutarazteko egin duen iragarkia. Karlos ArgiƱano sukaldariak parte hartu du iragarkiaren grabazioan eta martxoaren 4tik aurrera ikusi eta entzun ahal izango da iragarkia. Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak eta Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduradunak eman dituzte azalpenok Donostian egindako agerraldian.
Horrez gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgunea jarriko dute. www.baieuskarari.org helbidean Bai Euskarari Ziurtagiria zer den eta hori eskuratzeko ze prozesu jarraitu behar den azalduko da, besteak beste. Telefono zenbaki bat ere jarri dute: 902 43 00 26.
Erantzunak kargatzen...