Otsailaren 7tik 27ra CIVE 2005 kongresua burutu da. Bilera zientifiko honek duen ezaugarri nagusia komunikabidea da, bitartekoa Internet baita (foroak, e-posta, txat saioak). Hezkuntzaren inguruko 388 ponentzia aurkeztu dira (8 EAEtik igorrita), 29 gai-esparrutan sailkatuta, eta 11 tailer antolatu.
Inpresioa, ohiko kongresuetan bezalakoxea: era guztietako ekarpenak eta interesgarriena harreman pertsonalak; azken baten, ziberespazioan, ordenagailuen atzean pertsonak daude. Beste ondorio bat: bertan partaide, ponente zein moderatzaile gisa aritzen ikasi beharra dagoela; aurrez aurreko ohiturak egokitzea edota estilo eta estrategia berriak baliatzea ezinbestekoa da eraginkor eta eroso jarduteko.
Erantzun
Sartu