Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen Normalkuntzarako dirulaguntzak 2005erako

2005ean emango dituen laguntzen deialdia aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Fernando Tapia eta Xabier Huitzi izan dira azalpenak ematen.

  • Laguntza 14 sailetan banatuko da.
  • Dagoena: 2.244.570 euro. Erdia baino gehiago doa: herri eta eskualdeetako aldizkarigitzara, euskararen erabilera soziala sustatzekoetara, eta euskarazko edukiak informazioaren teknologia berrien bidez hedatzeko proiektuetara.
  • Berrikuntza: laguntzak emango ditu mundu sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko proiektu eta jardueretarako.
  • GAOn argitaratuko da dekretua martxoaren 3an.

Informazio gehiago Gipuzkoa euskara.net atarian

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu