Sustatu logoa Teknologia albisteak

Andaluziako Juntak bere software guztia aske utziko du

Sustatu
2005-03-04 10:03

Andaluziako Juntak eta menpeko erakundeek garatutako software guztia software libre moduan zabalduko dute. Urtebete barru software hori guztia eskuratzeko modua izango du edozeinek.

Datozen hilabeteotan jakingo da zein programa diren software libre moduan zabalduko dituztenak. Urtebete-edo pasatuko da inbentario guztia egiterako eta softwarea zabaltzen hasterako.

Benetan txalogarria da Andaluziako Juntaren ekimena. Ea beste erakunde batzuek ere bide hori hartzen duten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu