Gaizki idatzitako hitzek ere balio dute bilatzaileen rankinetarako
Erabiltzaile gehienek ondo idazten dituzte hitzak; baina asko dira bilaketak erroreren batekin-edo egiten dituztenak. Eta, noski, errazagoa da lehenengo postua lortzea oteles baratos -en (834 emaitza), hoteles baratos -en baino (373.000 emaitza).
Webgune honetan diote Googlen egiten diren bilaketetatik %10ek akatsak dituztela. Gainera, erreminta bat ere sortu dute hitz bakoitza zein akatsekin idatzi izan den ikusteko.
Googlek berak ere ondo daki hori. Hori dela-eta, erregistratuta ditu Gogle.com, Google.com, Ggoogle.com, Gooogle.com eta Gogole.com.
Sustatu eta officen presioa
Egunero milaka pertsonek bilatzen dute bilatzaileetan ea zein prezio duen Microsoft Officek. Batzuk ez dakite idazten eta "presio de office" bilatzen dute. Eta badakizue Yahooko bilatzailean "presio de office" idatziz gero nora iristen diren? Zuzenean Sustatura. Ikusi.
Otsailean lau sarrera egon dira Sustatun bilatzailean "presio de office" jarrita.
Erantzunak kargatzen...