Teknologia albisteak

New Yorkeko liburutegiak galeria digitala zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-03-07 : 10:03

Sarean jarri dituzte milaka argazki, doan eskuratzeko moduan. Artea, literatura, hiriak, gizartea, historia, industria, teknologia... denetariko irudiak aurki zenitzake galeria digitalean.

Momentuz 275.000 irudi biltzen ditu NYPL Digital Gallery -k, baina laster iritsiko dira 500.000 ingurura.

Edozeinentzako eskuragarri eta doan

Lau urte eman dituzte argazki, dokumentu, mapa, eskuizkribu, poster eta bestelakoak digitalizatu eta sareratzen. Proiektuak erakusten du nola horrelako kultur erakunde handi batek guztien eskura jarri dezakeen bere aberastasuna, Internet erabiliz.

Edozeinek bilduma egin, jaitsi, inprimatu edo etxean zintzilikatu ditzake dokumentuak. Hori guztia doan. Norbaitek negozioa egin nahi badu galeriako irudiekin, baimena eskatu behar du.

Kredituak

Barbara Tarantok zuzendu du lan guztia eta Carrie Bickner Zeldman izan da software garatzeko taldearen zuzendaria. Hemen dituzue lanaren kreditu guztiak.

Erantzun

Sartu