Iritsi da Ikea fenomenoa
Gaur zabalduko dute Barakaldoko Ikea denda, goizeko 10:00etan. Irekiera horretarako egin duten publizitate kanpainarekin batera, webgune bat ere egin dute: www.llegaelfenomenoikea.com. Lehen asteko eskaintza berezien berri, autobusei buruzko informazioa eta beste hainbat atal eskaintzen ditu webguneak, beti ere gaztelania hutsean.
Berria-n joan den astean argitaratu zuten moduan, Euskara garesti dago Ikean. Baita www.llegaelfenomenoikea.com webgunean ere.
Ikusmina eta protestak
Jendetza espero dute Megaparken egunotan eta horretarako jarri dituzte autobus bereziak Barakaldo eta Bilbotik. Dendak 16.000 metro koadro dauzka guztira eta 8.500 altzari, etxeko tresna eta apaingarri baino gehiago egongo dira salgai. Gainera, haurrentzako jolastokia, kafetegia eta bestelako atseden guneak eraiki dituzte.
ELAk, LABek eta CCOOk Ikeak jai egunetan ere zabaltzea erabaki duelako protesta egingo dute. Bestalde, Ikearen saltokiak Ezkerraldeko egoera ekonomikoa eta langileen baldintzak kaskartuko dituelakoan dira sindikatuak eta SOS Ezkerraldea. Hori dela-eta, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur.
Erantzunak kargatzen...