Nabigatu ezazu Firefoxekin eta utzi bazterrean Explorer
2005-02-28 10:02
Gero eta gehiagotan entzuten duzu beste nabigatzaile bat erabiltzeko. Ba egin beharko zenuke segituan. Hemen daude arrazoi batzuk eta baita Firefoxen deskarga egiteko modua ere. Hartu bi minutu eta egin proba. 25 milioi deskarga egin dira dagoeneko.
Firefox zergatik?
- Mozillak garatutakoa da eta lehen ere asmatu izanak asko lagundu dio zabaltzerako orduan.
- Soft librean dago eginda eta doan jaitsi dezakezu Mozilla.org gunetik.
- Hizkuntza askotan dago (17 bat edo) eta euskaraz ere landu dute zerbait Librezalekoek (beta).
- Explorer-ek hamaika zulo dituelako eta astero berri bat duelako. Firefoxi ere aurkitu diote lehenengoa, baina erraza da konpontzen, TeknoSexua blog-ean ikus daiteke nola.
- Bizkorra da oso eta ez du pisurik.
- CERT-ek ere (Computer Emergency Readiness Team) Explorerra ez beste edozer erabiltzea gomendatzen du.
- Firefox erabiltzen dutenen %95ek egiten dute komentario positiboren bat eta Explorerrez ez du inork berba egiten, ez bada gaizki esateko...
- Apustu serioa da eta gogor jo du. Geratzeko etorri da eta dagoeneko milaka eta milaka erabiltzailek darabilte.
- Firefox eta Mozilla zeuden erabiltzaileen % 3,5arekin ekainean. Urrian, %6ra heldu zen. 2005erako espero da %10 izatea. Explorer, %95etik jeitsi da %92,9ra.
- Jabier Cerverari irakurri diezaiokegu: instala ezazu oraintxe: ona da bai zuretzako bai guretzako eta baita Microsoft-endako ere.
- Zein ona den fitxa bidezko nabigazioa. Hori ez du Explorerrek eta demasa da asko nabigatzen baduzu. Leiho bakar batean webgune bat baino gehiago zabalik.
- Pop-up-ak blokeatzen ditu eta baditu RSS-ak ere norbere webgune gogokoenak irakurtzeko.
- Hasi zen 0,8 bertsioarekin entzuten eta jaitsi zuten 3 milioik. 0.9 bertsioa 6 milioik, 1.0 beta bertsioak 8 milioik. Eta milioi bat lortu zuen lehenengo lau egunetan. Eta orain jaitsi dezakegunak? Ba 24 ordutan bakarrik lortu zuten milioi batek jaistea eta hori mozilla.org ataskatu egin zelako... Orain bagara 25 milioitik gora.
Consumer.es -eko artikulu oso interesgarri batetik atera dugu informazio gehiena. Benetako mehatxua da dagoeneko Firefox Explorerrendako. Eta zeini inporta dio ba Explorerreko jendea mehatxatuta sentitzea?
Erantzunak kargatzen...