Ibarretxek webgune propioa dauka
Webgunean berehala identifikatuko ditugu zeintzuk diren atal nagusiak. Argazki ugari ditu eta horrek erakargarriagoa egiten du webgunea. Legebiltzarrerako hauteskundeak gertu daude eta Patxi Lopezek bezala, Ibarretxek ere badu bere webgunea.
Irisgarria eta erabilgarria
Informazioa ongi banatzen eta sailkatzen du webguneak, www.ibarretxe.com. Aitzitik, guztiz erabilgarria eta irisgarria da. Bertan irakurtzen den informazioa argia eta ulergarria da. Esaterako, Gaiak atalak Estatu Politikoa gaika azaltzen du irakurleari eduki osoa arinduz.
Webmapa ere badauka eta honi esker webguneko atal guztien eskema ikusi daiteke. Irakurleari ondo datorkio eskema hau gai konkretu bat bilatu nahi badu eta webgunean arakatzeko denborarik ez badauka, www.ibarretxe,com/mapa.
Kontaktua
Webgune honetan posible da Lehendakariari zure iradokizunak edo galderak egitea, www.ibarretxe.com/kontaktua.
Ibarretxe lehendakariaren webgune pertsonalizatu honek albisteak jasotzeko harpidetza sistema ere badauka, www.ibarretxe.com/albisteak/harpidetu.
Erantzunak kargatzen...