Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Desktop berria aurkeztu dute berrikuntza ugarirekin

Sustatu
2005-03-07 17:03

Horiekin batera, Thunderbird, Netscape Mail eta Mozilla Mail posta elektronikoetako edukia, PDF dokumentuak eta fitxategi multimediak ere (musika, irudiak eta bideoak) indexatzen ditu Google Desktop berriak.

Betak ez bezala, Google Desktop berriak ez ditu weborri seguruak eta pasahitzez babestutako Officeko dokumentuak indexatzen.

Aplikazioak sortzeko aukera

Sistemako software bat ere eskaintzen du (APIetan oinarrituta) programatzaileek Google Desktopeko bilaketetan oinarritutako aplikazioak egiteko. Mahaigainean bilaketak egiteko pluginak ere sortu dituzte sistemako software horrekin.

Garatzaileak aplikazio propioak egin ditzaten animatzeko, Google kamiseta esklusiboak oparitzen hasi da. AdWords bidez aplikazio horien publizitatea doan egitea ere eskaintzen du Googlek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu