Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tourraren gaineko blog euskalduna on-line

Usoa Agirre - Goiena
2005-07-01 10:07

Etapei buruzko kronikak eta tourraren gaineko berri helbide honetan aurkituko duzue: http://www.goiena.net/blogak/txirrindularitza

Zapatuan, uztailak 2, hasiko da 2005eko Tourra. Zapatutik aurrera, etapa bakoitzaren kronika aurkituko duzu www.goiena.net/blogak/txirrindularitza blogean. Goienako Gorka Etxabe kazetariak egun bakoitzeko etapa laburbilduko du. Ez da horretan bakarrik ibiliko, hala ere.

Hainbat kolaboratzaile

Tourrak aurrera egin ahala etorriko dira kolaboratzaile gehiago, esaterako: Jone Muxika (txirrindulari ohia), Juan Martin Elexpuru (txirrindulari zalea), Joxe Aranzabal (irakaslea eta blogaria). Eta beste hainbat kazetari, filologo eta abarreko, denak txirrindularizaleak: Jokin Etxabarria, Xabi Urtzelai, Oihana Elortza, Eneko Azkarate, Jon Unamuno, Sergio Azkarate...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu