Sustatu logoa Teknologia albisteak

EIKEN aurkeztuko da bihar, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

Sustatu
2005-06-28 13:06

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, EIKEN, bihar (asteazkena, ekainak 29) aurkeztuko da Zamudioko Teknologia Parkean. Klusterraren lehen eraketa iazko azaroan egin zen 42 enpresekin, baina dagoeneko, aurkezpen ofizial honetarako, 45 enpresa dira.

Eraketatik aurkezpenera, bost enpresak bost lantalde zuzendu dituzte:

  • Merkatu berrietara sarbidea (Pausoka)
  • Teknologia berriak (Vicomtech)
  • Kalitatea eta formakuntza (K2000)
  • Azpiegiturak (Itesa)
  • Edukiak (Baleuko)

Klusterrak webgunea du, baina obretan, eikencluster.com Testu soil bat hiru hizkuntzatan, irudi batean itsatsita.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu