Espainiako lege aldaketa baten ondorioz, Erregistro Zibilean euskaraz idatzirik dauden idazkiak euskaraz inskribatuko dira hemendik aurrera, eta elebitan egonez gero, aurkezleak eskatzen duen hizkuntzatan egingo da inskripzioa.
Ekainaren 23ko BOEn 12/2005 Legea argitaratu da, Erregistro Zibila arautzen zuen Legea aldatzen duena alegia. Lege horren arabera, bihartik hasita bi aste barru-edo (vacatio legisa dela eta) Erregistro Zibilean euskaraz idatzirik dauden idazkiak euskaraz inskribatuko dira, eta elebitan egonez gero, aurkezleak eskatzen duen hizkuntzatan egingo da inskripzioa.
Izan ere, Lege horren artikulu bakarrak honela dio: "gaztelaniaz gain, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetako Erregistro Zibiletan egiten diren idazpenak inskribatu beharreko agiria idatzita dagoen hizkuntzan egingo dira. Agiria bi hizkuntzetan badago, idazpena Erregistroan aurkezten duenak eskatzen duen hizkuntzan egingo da ..."
Beraz, hemendik aurrera euskaldunon esku egongo da, hain handi batean, jaiotza-ziurtagiriak, ezkontza-ziurtagiriak eta heriotza-ziurtagiriak (ohikoenak direlako aipatzen ditut horiek, beste batzuk ere egon arren) dagokion arduradunak euskaraz egin ditzan eskatzea eta, halaber, Erregistroko ardunari agiria euskaraz inskribatzea nahi dugula eskatzea.
BOEn argitaratu den jatorrizko testua ikusteko egin klik hemen (PDF dokumentua)
Erantzun
Sartu