Teknologia albisteak

Musikazblai: euskal musikaren hitzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-06-30 : 09:06

Musikazblai gunean, euskal taldeen kantuen hitzak elkartzen dira. Eskaeren eta aportazioen bidez hornitzen da, itzulpenak eskatu eta eskaintzeko aukerarekin, adibidez.

Musikazblai.com webgunearen ideia eta diseinua Kantabriako Iteisa enpresarena da.

Euskal musikara propio dedikatutako webgune askorik ez dago, ez badira disketxeenak. Baina badago ekimen beterano bat, Euskalmusika.com, 1998tik sarean dagoena.

Webguneko informazioaz gain, Euskalmusikakoek posta-zerrenda bat ere badute martxan, eta orain, beren foroan, RSS jarioa ere sindikatzen dute. Feed irakurgailu batetik jarraitzeko moduan, beraz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago