Teknologia albisteak

Euskalinforen komunikatua: Stop zentsura!

Erabiltzailearen aurpegia
Euskalinfo - Bristol
2005-07-02 : 12:07

Bristolgo Indymedia ixtearekin batera, Ingalaterran gunea galdu zuen Euskalinfo.org.uk gunekoek komunikatua zabaldu dute.

Dakizuen moduan 2005ko uztailaren 27ko 5:30ak inguruan poliziak Bristol Indymediaren zerbitzaria konfiskatu zuen. Zerbitzaria ikerkuntza baten parte gisa hartu zutela argudiatu zuten. Hala ere, normala da jendearen artean erabaki honen inguruan sortu diren kezkak:

  • G8aren bilkura baino astebete lehenago gertatu da, eta Bristolgo hainbat jende lanpetuta dabilenean protestekin Eskozian eta herrian bertan
  • Ez da Indymediak zerbitzaria galtzen duen lehen aldia, -zerbitzari nazionala pasa den urrian konfiskatu zuten- 20tik gora Indymediako orri ostatatzen zituen
  • Akusazioaren izaera ulertzen badugu, zalantza gehiago sortzen zaizkigu

Komunikatu honen arrazoia kontuaren inguruko beste gai bat gehitzea da. Zerbitzari honek beste orri batzuk ere ostatatzen zituen, bat behintzat bai, Euskalinfo (www.euskalinfo.org.uk, abian oraindik), euskal gatazkaz munduan dagoen ingelesezko orri eguneratu bakarra. We just noticed it when we went to update it and we have waited to confirm it and to see what happened.

Orain, zerbitzaria nola lortu eta orria berriz ere martxan nola jarri aztertzen ari gara eta azalpenak eskatuko ditugu gertatu denarekiko. Bristol indymediaren konfiskatzea adierazpen askatasunaren aurkako urratze ikaragarria dela uste dugu. Hala ere, Euskalinforen kasuan ez dago aitzakiarik, ikerkuntzatik kanpo dago baina, gaiak zuzenki eragin dio: orriak bota beharra daukazu saretik bidalketa batzuk ikertu ahal izateko?

Euskalinfori dagokionez, esan behar dugu Euskal Herrian egoera tentsoa bizi dela. ETAren eta gobernuaren arteko balizko eztabaida baten inguruko usteak daude. Bitartean, ultraeskuindarrak hori ekiditeko mobilizatu dira, bitartean, urratsak ematen ari da ETA bere intentzioen erakusgarri gisa (hilabete honetan ETAk adierazpena kaleratu du politikariak ez direla objektibo honezkero esanez eta bi urte daramatza heriotzik eragin gabe). Egoera honetan, Euskalinfok gatazkaren inguruko bertsio alternatiboa emateko eta informatzeko beharra sentitzen du.

Euskalinfok poliziaren nazioarteko eta nazioko abusua zabaltzen jarraituko du.

Euskalinfok BIndymediarekin lan egingo du zerbitzaria berreskuratzeko

Euskalinfok antolakunde relebanteengana joko du aholku bila eta eraso honen aurkako erantzuna eskatuz

Euskalinfok eskertu nahi die informazio hau zabaldu dutenei eta orain arte teknikoki lagundu gaituztenei

Euskalinfok bere elkartasuna adierazi nahi du Bristol Indymediarekin eta baita, atxilotuak izan direnekin eta orain fidantzapean aske daudenekin.

Stop errepresioa, stop zentsura!

Erantzun

Sartu