Jaizkibel Bizirik taldeak uztailaren 3rako mendi martxa antolatu du Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko.
Jaizkibel altxor berezien bilduma da, orain arteko babes planek aitortzen duten bezala. Hala ere Jaizkibelek arrisku handi baten itzala du, superportu baten eraikuntzaren proiektua.
Jaizkibel Bizirik taldeak uztailaren 3rako mendi martxa antolatu du Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko. Etorri nahi duen guztiak aukera ederra izango du bertako habitat, fauna eta ezaugarri geologiko aberatsen berri izateko eta superportuaren proiektu zoroa hobeto ezagutzeko.
Ibilaldia sei ordutakoa izango da eta autobusean izena eman nahi duenak (Orereta, Lezo eta Donibanetik abiatuko da) telefono honetara deitu behar du: 660 847 906 (ekainaren 30 orduko)
Egitaraua: 2005-07-03, igandea 9.30 : Gaztarrotzeko pista hasieran 12:00 : Gaztarrotzen, Mikel Etxaniz ornitologoaren azalpenak 18:00: Zunbillondon, Anjel Torres geologoaren azalpenak 19:00: Lezoko kantinan, amaiera
Web gune berria Jaizkibel Bizirik web gune berria sarean dago jadanik: www.nodo50.org/jaizkibel
Web gune honekin Jaizkibel mendiaren aberastasunen berri eman eta kostalde hartan eraiki nahi den superportuaren aurka egoteko arrazoiak eta informazioa ahalik eta gehien zabaldu nahi da. Guztioi eragingo digun superportuaren proiektuari buruz herritarron parte hartzea bultzatu nahi dugunez, web gunean edonork parte hartu lezake iritzi eta ekarpenak eginez: eztabaida foroak irekita daude eta iritziak eta dokumentuak publikatzeko edonor egin daiteke web guneko kide.
Bideoa salgai Mendi martxara joateko aukerarik ez duenak orain badu informazio guztia DVD batetan jasotzeko aukera (6).
Bideo honetan irizpide zientifikoetan oinarritutako baloreen deskribapena egiten dugu, herritarrak eremu preziatu honek duen garrantziaz jabetu daitezen. Denon baitan dago Jaizkibelgo defentsa.
Gurekin bat egitera animatzen zaituztegu ondorengo belaunaldiek ere liluragarriak diren paraje hauetaz goza dezaten.
Salmenta gune batzuk: - ORERETA: Arkaitza, Landare, Reina, ...
Jaizkibel Bizirik-ekin harremanetan jartzeko: jaizkibel@nodo50.org
Erantzun
Sartu