Euskaltel-Amena: Iruzur eta adar-jotzea SMS bidez
Hiru bat egun dira Euskaltel-Amenako telefono mugikorrean eskatu gabeko SMS mezuak jasotzen ari garela. Informazio orokorra, badakizue: gizon batek emaztea hil duela, ez dakit zein kantarik diskoa atera behar duela eta abar. Hasieran mezu bat etorri zen ere: "mezu bakoitza 0,15 Euro kostatuko zaizu, ez baduzu nahi gehiago, bidali CANCELAR GENERAL 2424 zenbakira" edo antzerako zerbait.
Hasieran pentsatu nuen ezinezkoa zela. Nola kobratuko didate dirua eskatu ez dudan zerbitzu bategatik? nola kobratuko dute nik jasotako mezu bategatik? eta maltzurkeria pixka batekin pentsatu nuen: bale, igual beraiei merke aterako zaie niri mezuak bidaltzea, eta ezeztapeneko konfirmazio mezu hori bidaltzean kobratuko dizkidate 90 zentimoak, telebistako programetan kobratzen dituztenak. Bale, zai egongo gara egun pare batean.
Mezuak ez ziren gelditzen, eta gaur pentsatu dut Euskaltelera deitzea. Badakizue, 15-20 minutu beraien sintonia gogaikarri hori entzuten. Total, haiek baieztatzeko: "Bai, Amenaren zerbitzu bat da" eta "Bidali CANCELAR eta ez dizute gehiago kobratuko".
Ezetz esan diot. Ez dudala beraiek martxan jarritako zerbaitegatik kontrakorik egiteko intentziorik. Nik deitu diodala nire kontaktuari enpresa horretan (900 840 840 zenbakira) eta horrekin nahikoa dela, eta hile bukaeran ez dudala fakturan ikusi nahi, bestela faktura itzuliko diedala. Reklamazio bat zabaldu dit, nahiz eta esan didan ez duela askorako balio, faktura iritsi artean ezin delako reklamatu. Behintzat konstantzia gelditzeko protesta egin dut.
Gure hizketaldia bukatzen ari ginela, telefonistaren alboan beste norbaiti entzun diot "si no, le seguiran cobrando esos mensajes" edo antzerako zerbait, eta pentsatu dut ez naizela bakarra izango.
Jende asko gaude egoera honetan? Zenbat milaka euro irabaziko ditu Euskaltelek bide honekin? niri eurotxo bat, beste bati beste bat... total, euro bategatik ez dugu hilaren bukaeran reklamatuko.
Antzerako kasua gertatu zait Euskadiko Kutxarekin . Xentimo bat hemen, bestea han, eta demaseko dirutzak azkenean. Hori bai, xuhurrak gu gara, hain xentimo gutxirekin arduratzen ibiltzeagatik.
Erantzunak kargatzen...