Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalinfo webgunea itxita, Bristol Indymediarekin batera

Sustatu
2005-06-30 17:06

Ez Bristol Indymedia ez Euskalinfo ez daude operatiboak une honetan sarean, baina Googlen bilatuz gero, katxeko orrietan aurkitu ahal izango dituzue.

Poliziaren ekintza astelehenean izan zen. Mezu bat Indymediako zerbitzari horretara zein IP-etatik bidali zuten jakin nahi omen zuten. Mezua bera, ezabatua zegoen harrezkero gunetik, ez baitzetorren bat moderazio irizpideekin. Hala ere, bidaltzailearen berri poliziari emateari uko egin zion Bristolgo Indymediak.

Lotura batzuk hemen eta Indymedia Bristolen prentsa ohar ofiziala

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu