Joan zen ostiralean aurkeztu zen Eibarren Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa online. Proiektuaren helburua Eibarko ahozko ondarea jasotzea da: herriko nagusiekin berba egin eta antzinako ipuin eta kontuak grabatu eta bideoz jasotzea. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai.
Nahikari Ayok hasiera batean bloggerren zeukan bloga. Baina,orain, Goiena.net-eko euskal blogosferara ekarri du:Nire begietatik
Gaur, urriak 4tik aurrera denboraldi berriari ekingo dio irratia.com irratsaioak. Teknologia berriak, Internet eta gure kultura zahar eta txiki honek bide hauetan dituen aukerak, beharrak eta mugak izango ditugu hizpide asteartero zuzenean 18:00etatik 19:00etara Bilbo Hiria irratiaren uhinetan eta irratia.com irrati-bitakoran bertan ere.
Uztarria.com Azpeitiko herri atariak atal berria du gaurtik aurrera: herriko blog komunitatea. 9 herritar hasi dira bloga idazteko lanetan, baina aukera jende gehiagori eskaintzeko asmoa daukagu.
Garaje batetik mezenasgora, izarretatik igaro ondoren. Mark Shuttleworthek Verisign enpresak erosiko zuen Thawte sortu zuen 1996an, ziurtagiri digitaletan eta Interneteko segurtasunean espezializatutakoa. Famatua egin zen 2002an, historiaren bigarren kosmonauta zibila izateagatik. Orain, Software Libreko Ubuntu (Linux for Human Beings) proiektua bultzatzen dabil. Ostegunean Miñaon, Araba Enpresa Digitalak antolatutako hitzaldian izango da.
Artez Euskara Zerbitzuak 15 urte bete berri ditu euskararen normalizazioaren alde lanean. Hori dela eskuartean dituen proiektuen berri zabaldu nahi izan du jendartean.
Gaur, urriak 3, Eguzki eklipsea ikusteko aukera izango dugu Euskal Herrian, eklipsea partziala izango bada ere. Eklipsea osoa eraztun itxurakoa izango da. Europan, iberiar penintsula igaraoko du, Galiziatik sartu, Madrildik pasa eta Valentziatik irtengo da.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak www.euskararentelefonoa.com web gune berria aurkeztu du. "Herritarrari modu errazagoan bizipenak helarazteko modua abian jarri dugu", azaldu du Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok.
Iazko esperientzian oinarri hartuta, aurten ere literatur itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIEk, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraiki.
Noiz: 2005eko urriaren 3tik 6ra
Non: Elgetako (Gipuzkoa) Espaloia kafe-antzokian
Alianzo Networks enpresa bizkaitarrak Espainiako blogen ranking bat eratu eta aurkeztu zuen duela aste batzuk sare sozialei buruzko bere blogean. Orain berritu egin dute zerrenda, eta Sustatu agertzen da, Espainiako 50 blog eraginkorrenen artean. Gaztelaniaz ez den bakarra da, gainera.
Kaixo sustatuzaleok: askotan entzuten dugun zein zaila den euskara ikastea, edo ez duela ezertarako balio ... Hemen São Pauloko Euskaltegiko ikasleak, denak Brasildarrak, erdia baino gehiagok ez dute Euskal Herriarekin zer ikusirik ... zergatik ikasi euskara? zergatik ez?
Um abraço dos novos euskaldunes do Brasil
"Askatasuna Eraikuntza Etengabean" lelopean HackMeeting-eko
seigarren edizioa abian da. Aurten Mercadal
azoka-esparruan (Menorca)
burutuko da urriaren 21, 22 eta 23an. HackMeeting-a
topagune parte-hartzaile autogestionatu bat da, non modu askean; esperimentatzeko
eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak, hacktibistak, telematikoak, sozialak
eta oro har dimentsio teknopolitikoak biltzen dituen elkargunea da. Ekitaldi
honek ez du antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko bereizketarik egiten.
Edizio honetan parte hartu nahi izan ezkero irakurri Call4Nodes
(partaidetzarako deia) eta izena eman posta zerrendan,
HackMeeting-eko asanblada birtual irekia ekitaldia antolatzeko erabiltzen dena.
Ana Urkiza (Ondarroa, 1969), pare bat poema-liburu eta haurrentzako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, helduentzako bigarren ipuin-bildumarekin dator. Desira izoztuak kaleratu zuen 2000n, eta Bekatuak besapean hartuta dator orain. Horren inguruan joan gara beregana galdezka.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 sailarekin batera antolatutako soziolinguistikazko graduatu ondoko ikastaroa da HIZNET, 2005-2006 ikasturtea 5. edizioa izango delarik.
Soziolinguistika arloan eskaintzen den goi-mailako prestakuntza lantzen duen HIZNET ikastaroko ikaleen lanak sarean daude eskuragai.
Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. Gainera, administrazioek mugimendu hori bultzatu nahi dute eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da. Software librea epe luzerako apustua da, informatikari euskaldunen bilkuran argi azaldu bezala. Hori dela eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak honako ikastaroa aurkezten dute.
Urriaren 4tik 7ra Bilboko zazpi kaletan dagoen EHU-BBK eraikinean Euskarazko Unibertsitate-liburuen 1 Erakusketa egingo da EIREk antolatuta.
Microsoftek bere lekuko hizkuntzen programa aurkeztu du gaur, eta prentsa ohar ofiziala honela titulatu dute: How do you say click in Basque?
Kontseiluak eskutik euskara kanpaina abian jarri du. Herrietan zabalduko den proposamen bat da, horrekin euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei lagun edo senideren bat euskara ikastera animatzeko konpromisoa har dezatela eskatu diete. Euskararen normalizazioa lortzeko gizartea euskaldundu nahi dugu, gure ingurua euskaldundu behar dugu, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Ikastaroa Iruñean UEUren eskutik, 2005eko urriaren 5etik azaroaren 23ra. Helburuak: Globalizazioaren eta uniformetasunaren aroan, inoiz baino beharrezkoa da hausnarketa berriei bide ematea. Islamismo politikoa eta haren adierazpenak dira behar horren adibide argia.